Otsoa eta artzaina nola bateratu?

  • “Otsoak ez du otsokirik jaten” dio atsotitzak, bai ordea ardiaren haragia. Eta hori da azkenaldian artzainak kezkatzen dituena, otsoak bertaratu ahala gero eta artalde gehiago erasotzen baititu. Baina otsoa gure paisaiatik kanporatzea al da konponbidea? Ala artzaintza eta otsoa bateragarriak izan daitezke? Animalia honekin zerikusia duten hainbat elkarte eta erakundetara jo dugu eta erantzun desberdinak bildu ditugu.
     
    Otsoa. Hitz soila entzutearekin, hainbat ipuinetan zein ahoz aho gureganatu ditugun istorio beldurgarrienetan agertzen den pizti odolzalearen irudia datorkigu burura. Baina otsoak ez zuen Txanogorritxoren amona irentsi edota txerritxoen etxolak suntsitu, ez horixe. Leporaturiko ospearen zioa mendeetan zehar gizakiarekin izandako lehian aurki daiteke.

2013ko maiatzaren 03an
Otsoa
Egun ere, abeltzainak ez daude gustura animalia honekin. Otsoak, haragijale oportunista izanda, animalia motel eta “tontotuak” hobesten ditu. Askoz ere denbora eta energia gutxiago behar izaten du ardiak hiltzeko, orein, orkatz edota basurdeak akabatzeko baino. Gauzak horrela, artzainen ikuspuntua aztertzea ezinbestekoa da. Euskal Herriko abeltzaintza mota nagusia otsorik gabeko garaietan garatu zen. Hau da, ardiak larreratzeko orduan, otsoarengatik kezkatu beharrik ez zegoenean. Hala, urteko hilabeterik beroenetan, ardiak lasai-lasai ibiltzen dira mendian eta otsoarentzako harrapakin errazak dira. Orain arte, otsoek eragindako kalteak ez dira oso handiak izan, baina bai artzainak kezkatzeko modukoak. Pasa den urteko udazkenean zehar, egoeraren berri emateaz gain, konponbideren bat aldarrikatzeko helburuarekin manifestazio ugari egin zituzten abeltzainek. Abeltzain askoren ordezkaritza duten hainbat sindikatu eta elkartek –horien artean UAGA eta EHNE sindikatuek– Otsoaren hedapena, artzainen suntsipena leloa hartu dute oinarritzat. Otsoa artzainen jarduerarekin bateraezina dela azpimarratzearekin batera, bataren edo bestearen aldeko apustua egin beharra dagoela diote. Artzainen kezka nagusia ez da otsoek eragiten dituzten kalte ekonomikoak pairatzea, kalte horiek saihestearren egin beharreko ahalegina baizik. Beste modu batera esanda, ez daude mendian gau eta egun artaldea zaintzeko prest. Azken finean, dirua ez ezik bizi-kalitatea galtzeko arriskua ikusten dute.
 
Erakunde publikoen jarrera aztertuta, irizpide ezberdinak erabiltzen dituztela ondoriozta daiteke. Eusko Jaurlaritzak, esaterako, otsoa ez du bertokotzat hartzen. Azken urteotan egindako ikerketek ordea, Euskal Herrian finkaturiko otso-talderen bat badagoela argi utzi dute. Bestetik, Foru Aldundiei dagokienez, arazoari aurre egiteko hainbat konponbide proposatzen dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak otsoen aurrean ardiak babestea hobesten duen jarrera argia erakutsi du eta Arabako Foru Aldundiak artzaintzak eta otsoak bateragarriak izan beharko luketela adierazi du. Baina esanak eta izanak gehienetan ez datoz bat. Arabako Foru Aldundiak harturiko neurri batzuk oso egokiak badira ere, hala nola artzakurren erabileraren sustapena –ardiak otsoen erasotik babesten dituen zakurra– edota kalteen ordainketak, zalantzagarriak diren neurriak ere badira, basurdeak bezalako hainbat animaliaren uxaldiak antolatzen direnean, otsoak tirokatzeko aukera izatea, besteak beste. Dena den, Euskal Herria bezalako lurralde txikian bakoitzak sokari mutur ezberdinetik tiratzeak ez dirudi oso zentzuzkoa eta irizpide guztiak kontuan hartuko dituen hitzarmen baten beharra ikusten da.

Otsoaren garrantzi ekologikoa

Otsoaren kudeaketa egokia zehazteko, oinarri biologiko, ekonomiko eta sozialak izan behar dira kontuan. Otsoaren garrantzi ekologikoa oso handia da, kate trofikoaren goi-mailan baitago. Beraz, beste animalia batzuen populazioak kontrolatzen ditu (orkatzak, oreinak, basurdeak...), banako gaixo eta ahulduak akabatuz. Bestetik, otsoak benetan eragindako kalte ekonomikoen balioespena egin beharko litzateke. Hau da, hildako abereak, zauriturikoak, umea botatakoak, estresak jotakoak eta abarren zerrenda osatu beharko litzateke, beti ere zakur basatuek eragindako kalteak baztertuz. Datu guztiak bilduta, gune arazotsuenen kokapen zehatza ezagutuko genuke. Azkenik, gizartearen ikuspegia aztertu beharko litzateke, otsoarenganako aurreiritzi eta gezurrak dibulgazio-lan egokiaren bidez zuzenduz. Hori guztia kontuan izanda, leku jakin bateko otso-populazioa kanporatzeko beharra dagoela ondorioztatzen duten arrazoiak honakoak dira: abereetan eragindako kalteak handiak izatea, gizarte-gatazka gogorra egotea, behar adinako harrapakinik ez egotea eta balio naturalik gabeko ingurua izatea. Arrazoi horiek guztiak bete ezean, otsoaren kanporatzea edo hilketa ez litzateke batere gomendagarria izango. Euskal Herrian, otsoa kokatzen deneko tokietan behinik behin, harrapakin ugari eta balio natural handiko guneak daude. Ondorioz, irtenbide egokiagoren bat bilatu beharko da.

Kanpoko ereduak

Beste leku batzuetara so eginda, lagungarriak gerta daitezkeen adibideak aurkituko ditugu. Ipar Ameriketako hainbat lurraldetan antzeko arazoa pairatu ostean, otsoak erakarritako turismoari errentagarritasuna ateratzen saiatzen ari dira. Yellowstone Parke Nazionalean egindako ikerketa baten arabera, adibidez, urteko 70 milioi dolarreko irabaziak lortzen dituzte otsoaren kontura. Horren urruti joan gabe, aintzat hartu daitezkeen adibideak ere badaude, hala nola Asturiasekoa. Bertan, otso-populazioen kontserbazio eta jarraipena, gizartearen sentsibilizazioa eta landa eremuaren sustapena bateratzen saiatzen dira. Agian, gurean ere, hori izan daiteke abeltzaintza eta otsoa bateragarri egiteko bidea.

Azkenak
Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek

AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak familia bat etxegabetu nahi duela salatu dute Iruñean

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


Groenlandia, Panamako Kanala, Kanada eta Gaza: Trumpen inposaketen mehatxupean

Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
BSH Ezkirotzeko enpresa batzordea ez da izango ostiraleko Madrilgo bileran

Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


Jean-Marie Le Pen: nazismoa eta “arrazen mailakatzea” asumitzen zituen politikaria

96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude