argia.eus
INPRIMATU
Lagunari ezusteko gozoa emateko hartu beharreko neurriak
  • Émile Jadoul ::Otsoa dator!

    Ibaizabal

    orrialdeak ::18

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Otsoa dator!'
Aitor Aranak euskaratu du Émile Jadaoulen ipuina da Otsoa dator! Etxeko txikienek goza dezaten sortutako lana da. Kartoi lodizko orriz osatutako liburua ireki ahala, basoko animaliak aztoraturik aurkituko ditu irakurleak. Untxi bat dator korrika orein handiaren etxera, otsoa datorrela eta atea irekitzeko eskatuz. Sartzen utziko dio oreinak, untxiari eskua emateko eskatuz eta biak leihotik begira jarriko dira. Handik gutxira txerritxoa etorriko da, otsoa datorrela eta atea irekitzeko eskatuz. Eta gero hartzatxoa...