Munduko herritar euskaldun baten memoriak

  • Gizon ikusiezina. Duela gutxi, gizarte gaien inguruko solasaldi batean parte hartzen hasi nintzen gaztelerazko irrati batean. Ordutik, senide, lagun, ezagun erdaldun andanak guztiz harriturik esan dit irratian entzun nauela. Bakoitzak bere eufemismoa erabili du, baina oso argi dago finean zer esan didaten: “Kontxo! Egia da! Kazetaria zara! Euskaraz aritzen zinela esaten zenuenean ez genuen erabat sinesten”. Euskaraz ez jakiteagatik zer galtzen duten ikusarazi nahi diegu, baina nekeza da: haientzako ikusiezinak gara, eta, San Tomasek bezala, haiek ikusten dutena besterik ez dute sinesten.
     
    Ama-hizkuntza vs. amaren hizkuntza. Seme-alabei jaio zirenetik euskaraz egiten dieten ama euskaldun-berri batzuei elkarrizketa egin diet. Hori egitea nekeza ote den galdetu diot haietako bati: “Ateratsen sait natural. Es dut egin behar esfuerzo beresia”. Alberto Barandiaranen Mundu txikia liburuko ipuin itzel bezain aztoragarri batekin oroitu naiz. Aita euskaldun berriak euskaraz egiten dion haurraren istorioa kontatzen du. Umeak ez du batere gogoko aitak erabili ohi duen hizkuntz lau, idor, hotza. Eta ikaragarri maite du, aldiz, aitak gutxitan darabilen beste hizkuntz jostari, xamur, bero hori. Gaztelera da nire ama hizkuntza. Neure buruari galdetu diot egunen batean seme-alabarik badut euskaraz ala gazteleraz eginen ote diodan. Neure buruak erantzun dit hori ezin dela galdetu ere egin. Hori tabua dela.
Juan Kruz Lakasta
Mikel Saiz
Beti geratuko zaie Nafarroa. Bernardo Atxagari elkarrizketa egin diot. Gauza asko esan dizkit. Baina gehien errepikatu duena izan da nekatuta dagoela. Euskalduna izatea nekagarri zaiola. Eta idazle euskalduna izatea, are nekagarriagoa. Nolanahi ere, jarraian Nafarroara etortzeak berpizten duela gaineratu du. Biziberritu egiten duela non eta Iruñean norbaitek euskaraz elkarrizketa egiteak. Inoiz baino nekatuago sentitu naiz kazetari euskalduna izateaz. Kazetari euskaldun nafarra izateaz. Sikiera berpizteko Nafarroara joaterik edukiko banu… Baina ezin dut: Nafarroan nago.
 
Munduko herritarrak. Ruper Ordorika handia entzun dut Barañaingo Auditoriumean, Euskalerria Irratiaren eskutik kantuan. Abestietako batean Atxagaren bidetik jo du: “Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den, hobe nuela hautatzea munduko hiritar izatea”. Munduko herritarrak... Askoz jota berrehun lagun hurbildu gara Auditoriumera, eta haietatik 199 euskaldunak gara. Munduko herritar sentitzen diren iruindar erdaldun askori Ruper nor den galdetuko bagenio, ile-apaintzaile friki samarra dela erantzunen liguke. Behin Zaragozatik etorritako lagun batekin edukitako solasaldiaz oroitu naiz. Hark: “Ez dakit zergatik tematzen zareten euskaldun izate horrekin. Ni munduko herritarra naiz”. Eta gure koadrilako mihigaizto samar batek: “Ni ere munduko herritarra naiz, munduko herritar euskalduna”.
 
Post scriptum. Anjel Lertxundi maisua haren blogean post scriptumak idazten hasi zenetik, neuri ere halakoren bat idazteko gogo ikaragarria piztu zitzaidan. Azkenik, heldu zait horretarako aukera egokia.
 
- Bat: Iruñeko Karrikiri elkarte euskaltzaleko lagunek haien hilabetekarirako testua idazteko eskatu zidaten, niretzako euskalduna izatea zer den azalduz. Gaizkiulertu informatiko baten ondorioz, testua ez zen osorik argitaratu. Lanak osorik ikus dezan argia, zer egokiagoa ARGIA baino.
- Bi: euskaldun izatea niretzako zer den azaltzen hasita, testutxo ezkor samarrak atera zitzaizkidan. Tonua aldatzekotan izan nintzen, bistan baita euskaldun izateak baduela niretzako gauza on asko. Baina azkenean bere horretan uztea erabaki nuen; izan ere, euskaldun izatea ezkortasunarekin, kexarekin, aldarrikapenarekin estuki loturik dago. Eta lotura laxatzen bada, kasu, euskararen etorkizuna kolokan izan daiteke-eta.
- Hiru: aipatu ditudan erreferentziak Atxaga, Lertxundi, Barandiaran eta Ordorika. Zaharkitua eta misoginoa ematen dut. Hona hemen beste jite bateko lau erreferentzia, irudi hori aldatzeko ahalegin desesperatu moduan: Karmele Jaio, Eider Rodriguez, Edurne Elizondo eta The Foralettes.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Eguneraketa berriak daude