argia.eus
INPRIMATU
Txantreako lotsatiaren mendekua
  • Fertxu Izquierdo ::Gerratearen aztarnak

    Pamiela

    orrialdeak ::126

    prezioa ::13.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Gerratearen aztarnak'
Fertxu Izquierdok (Iruñea, 1975) Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Gerratearen aztarnak liburuko poemak itzaletan bizirautera kondenatutako guztien izenean idatzita daude. Musika talde anitzen kantak gogora ekarriz aurkeztu ditu olerkariak bere gerrate ezberdinak. Pobrezia, itxaropen eskaseko lan astuna edota langabezia bezalako eguneroko egoerei aurre egiteko aurrera eraman beharreko gerratea; amodiora eta desamodiora behartzen gaituzten gatazkak... Eta, nola ez, munduan zehar ematen diren egoera gordinak ere islaturik daude Fertxu Izquierdoren poemetan. Gernikaren bonbardaketa bezala, Txetxeniako Grozny hiriaren suntsiketa, Palestina, Kolonbia...