argia.eus
INPRIMATU
Gero arte: San Telmo berria
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Donostiako San Telmo museoa eraberritu eta handitzeko lanak hasi dira jada. Dagoeneko museo zaharrean zeuden material gehienak eraman dituzte Alde Zaharreko Santa Teresa komentura, baina ez guztiak. Horietako batzuk San Telmon utzi dituzte, bertan antolatu duten Gero Arte erakusketaren osagarri gisa. Bertan, behin betiko erakusketako objektuekin batera, proiektu berriak izango dituen ezaugarriak erakutsi dituzte. Besteak beste, 3.200 metro koadroko behin betiko erakusketa jasoko du museo berriak; han jarriko dituzte San Telmok bere baitan gordetzen dituen bildumak. Horretaz gain 2.000 metro koadro gehiago izango ditu aldi baterako erakusketak antolatzeko. Orotara 41.000 objektu bilduko ditu 10.600 metro koadrotan. Museoa eraberritzeko lanak 24 milioi euro kostako dira eta 2009 urterako lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute.