argia.eus
INPRIMATU
Ana Urkiza hiriari kantuka
  • Ana Urkiza ::Nire hiriko poemak

    Pamiela

    orrialdeak ::86

    prezioa ::8.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Niri hiriko poemak'
Hiriaren barnean guztia du kantagai Ana Urkizak, Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratu duen Nire hiriko poemak liburuan. Atal nagusi bitan banandu ditu egileak poemok, Kalekoak eta Bihotzekoak, eta haien ondoan Elena Odriozolak bere marrazki ederrak jarri ditu. Urkizak banan-banan eskaini dizkie bere hitz neurtuak hirian topa daitezkeen kioskoei, musika-plazei, espaloiei, azokei, pertsonei, gozo-dendei, lorategiei, edozein eratako eraikinei, garraiobideei, jolasei, animaliei... Eta gauza bera egin du bihotzekoak dituen bitxikeriekin, noizean behin senti daitekeen isiltasunarekin –hiriaren arnasa da hori poetarentzat–, bakardadearekin, haizeak dakarren musikarekin eta bare eta naro datorren zaratarekin. Egunsentia, goizaldeko ala gaueko orduak, uda, euri zaparrada... guztiak ditu kantagai poetak