Bere ikasle bihurriak iskanbila gehiegi egiten hasten direnean, Maripi andereñoak ondo daki zer egin: besoak zeru aldera altxa eta “Mixi marrau!” esaten du ozenki. Berehala datorkio ikasleen erantzuna: “Mixi marrau”, haiek ere, eta korrika abiatzen dira Maripik kontatzen dizkien ipuinak entzuteko ikasgelan daukaten bazterrera. Hori kontatzen du Jesus Mari Olaizola Txilikuk Jon Zabaletaren marrazkiz hornituta Elkar argitaletxean plazaratu duen Mixi marrau lanean, Txakal gorriaren istorioa azaltzearekin batera.