argia.eus
INPRIMATU
Kulturaren Euskal Behatokiaren buletina
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Behatokia Kulturkaria izeneko buletin elektronikoa banatzen hasi da. Kulturkariaren 0. zenbakiak Ramon Zallok idatzitako Kulturaren Euskal Planaren balantzea eta garapen-ildoak testua, Behatokiaren 2006ko jardueren eta 2007ko Ekintza Planaren inguruko albistea, tokian tokiko albisteak eta hainbat libururen gaineko informazioa bildu ditu, besteak beste. Kulturkaria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez jaso daiteke.