Zorionekoak euskaldun berriak...

  • Duela hamar urtetik baino ez omen da euskalduna Angel. Hori aitortu digu bere azken ttakunean, eta datu zehatza jakiteak hunkitu egin nau. Gustura esango nioke –eta esan egingo diot–: Lasai, Angel, hamar urteko euskaldun berria izatea denborak konponduko duen gaixotasun arina baita. Dagoeneko, eta nik egindako liburu-hegalak gezurrik esaten ez badu (ez da aurreneko aldia izango), bere bizitzaren ia herena pasatu du euskaldun, eta kontuan hartzen badugu lehen bizpahiru urteetan hizkuntza guztiak antzekoak direla, herena baino gehiago, beraz.
     
    Inbidia pixka bat ematen dit hamar urteko euskaldunak, ez dut ukatuko: Pitxu zer edo nor den ez dakienak, oraindik gauza asko ikasteko eta deskubritzeko daukanak. Baina inbidiaren puntu gorena, Filipe Bidart nor den ez jakiteak ematen dit. Hunkitu egin nau, Angel. Ez naiz hemen gurasokeriaz Angel jaio zenean ni zertan nenbilen esaten hasiko. Bego, beraz. Baina ezin dut burutik kendu, beharbada, Angel bezalako euskaldun berri asko beharko genukeela, eta ez naiz ari hizkuntzaren ikasketaz sortzen den euskaradun berriei dagokionez bakarrik.

2013ko maiatzaren 03an
Inazio Mujika Iraola
Dani Blanco
Gainerakoan, ahaztu baino lehen esan behar diot Angeli hemen euskaldun zahar asko garela euskaldun berri mozorrotuak. Eta orain bai hizkuntzaz ari naiz, zeren beste gainerakoan zahar antzinakoak baikara, berritzeari izua diogunak.

* * *

Batak, Angelek, bere hamar urteko euskaltasuna aitortu digu; Itxarok, berriz, ia barkamena eskatzen digu Pitxuri hitz lotsagabea pasatzeko orduan “ez zuberotarrez prefosta, iparraldeko euskara, barbaro arraroa, zailegia eta kasik ulertezina bilakatua zaizuelakoan jadanik”. Bitxia da nire bi ttakunkideen jarrera. Ez al dira konturatzen ustezko akatsa abantaila dutela? Eta zer esan behar dut nik orain? Barkamena eskatu behar ote dut euskaldun berri zahar eta gipuzkoarra naizelako? “Earki gatxek”, esango luke gure osaba elebakar –hura bai– euskaldun zaharrak. Gogoan dut aspaldi (Angel oso erdaldun eta umea zen garaian), eta nire joera gorri samarra ikusita, gure osaba baserritar horrek berak nola esaten zidan “gauza handia egin nahi duzue zuek alajainetan, itaie-ta-mallue ekarri: hortik lehendik ere bazeukaagu nahikoa”. Beldur naiz zuberera eta euskaldun berrien kontu honetan ere ez ote garen ari igitaia eta mailua lehendik ere nahikoa ezagutzen duenari ekartzen.
 
Argumentu berriak zor dizkiogula iruditzen zait euskaldungoari, euskaldun berri –ez bakarrik hizkuntzaz berri– egin dadin.

* * *

Iritzia eman beharrak mozkortu egiten du. Guztiaren eta guztien gainetik jartzeko arrisku hordigarria du garaiz neurririk hartzen ez duenak. Urtebete pasatu da ttakun-herrengintzan hasi nintzela. Mozkor sentitzen naiz. Txispatu puntua pasatuta. Zailtasun berezia dauka berarekin beste ttakunkideei erantzuna eman beharrak hiru asteko epean, haiek erantzuna eman dezaten bideak zabalduz gainera.
 
Zer esan ttakunkideei buruz. Esker ona zor diet. Lagun nituen lehendik eta lagun ditut oraindik ere. Ez da gutxi. Ez dakit nahikoa den. Adiskide zorrotza datorkie ttakungintzara. Josi Basterretxea. Zorrotza gizona, zintzoa haatik –Machadoren zentzu onean–. Berari pasatzen dizkiot makilak. Herren polita egingo du inondik ere.
 
Mozkor sentitzen naiz beraz. Lagun batek erakutsi zidan, gehiegi edan denean, hoberena espanturik gabe alde egitea dela, agur hitzak luzatzen ibili gabe, mozkorraren orratzak inork suma ez ditzan. Adio doi bat, buelta erdi eta aurreneko kale-kantoia pasatu arte, behintzat, xuxen joaten saiatu…

Azkenak
2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude