argia.eus
INPRIMATU
Tomasen tristura lagunak joatean
  • Ricardo Alcántara ::Tomas eta guraize magikoak

    Ibaizabal

    orrialdeak ::46

    prezioa ::8.10€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Tomas eta guraize magikoak'
Ricardo Alcántara uruguaiarrak bost urtetik aurrerako haurrentzat idatzitako Tomas eta guraize magikoak ipuinean maite ditugunak galtzeak eragiten digun tristura gainditzeko ditugun aukerak azaldu ditu. Duela urte askotxotik Bartzelonan bizi den idazle honen kontakizuna Iñaki Zubeldiak euskaratu du, eta Gustik egindako marrazki koloretsu bezain esanguratsuekin apainduta agertzen da. Protagonista Tomas da, bere lagunekin egotea izugarri gustatzen zaion egurrezko panpina. Hiru lagun min ditu Tomasek, eta ia egun osoa elkarrekin ibiltzen dira, etengabe jolasean. Baina halako batean horietako bik bidaia bat egitea erabakiko dute, eta geroztik Tomas goibel dago. Ez du aldamenean duen lagunarekin jolastu ere egin nahi. Baina adiskide horrek alaitasuna berreskuratzeko era erakusten dio, eta orduan...