argia.eus
INPRIMATU
Sinadura bilketa
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Euskal Encodings taldeak EITBk euskarazko emisio orduak gehitu ditzan eskatzeko sinadura bilketa abiarazi du. Ekimenaren sustatzaileen ustez, “larria” da ETBk dituen 4 kateetatik euskara hutsean bakarrak emititzea, , “analogikoki dual sistemarekin eta Lurreko Telebista Digitalean kodifikazio digitalarekin emisio dualak ziurta ditzakeen arren”. Bestalde, besteak beste, EITB euskara DVDetan zabaltzeko “zailtasun handiak” jartzen ari dela diote, “ezinezko prezioak exijituz”.