Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2007-2009rako Euskararen Plan Estrategikoa onartu berri du. Plana Pedro Burillo errektoreak bultzatu du nahiz eta lan hori euskara batzordearen ardura izan. Euskara batzordeak ordea dimititu egin zuen 2005ean eta errektoreak ez du lortu berriz osatzea. NUPeko sektore euskaltzalea eta Unibertsitateko jarraipen batzordea plan horren aurka agertu dira hasieratik, “oso eskasa” delako. Planaren arabera, titulazio bakoitzeko maila bakoitzean gutxienez ikasgai bat izango da euskaraz, Unibertsitateko kide orok euskara ikasi ahal izateko ikastaroak bultzatuko dira, hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak sortuko dituzte eta administrazioan eta zerbitzuen esparruan zirkuitu elebidunak sortuko dituzte.