argia.eus
INPRIMATU
Mirande Barojaren euskotasunaz
  • Batzuen artean ::Jakin

    Jakin

    orrialdeak ::128

    prezioa ::9.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Jakin'
Jakin-ek 158 zenbakian Joan Mari Torrealdai zuzendariak 2005. urtean euskaraz argitaratutako liburuei buruz egindako azterketa eskaintzen du. Gainera, 50eko hamarkada Euskal Herrian gaiaren inguruan iazko azaroan Donostiako Koldo Mitxelenan antolatutako topaketan Joseba Intxaustik eta Joxe Azurmendik eskaini zituzten gogoetak agertzen ditu. Eta guztia borobiltzeko, bitxikeria bat ere argitaratu dute: Pio Barojaren heriotza zela-eta 1956ko abenduaren 1ean Parisko Euzko Deya aldizkarian egilearen izenik gabe azaldu zen lan bat. Joxe Azurmendik dioenaren arabera, badira testuan hainbat zantzu autorea Jon Mirande baino ezin zitekeela izan pentsarazteko.