argia.eus
INPRIMATU
Ikastola eta kolegio berria Larzabalen
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean, Larzabal herrian, bi eraikin ari da altxatzen Seaska. Bata eskualdeko ikastola izango da eta bestea Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren eraikina. Orain, Oztibarreko ikastola Izpuran dago eta 33 ikasle ari dira ikasten bertan. Eraikin berria 40rentzat izango da. Kolegioarentzako eraikin berriak berriz, Donaixtin ikasten ari diren 135 ikasleak jasoko ditu. 200 ikaslerentzako tokia izango du kolegio berriak. Bi eraikinen gastuei aurre egiteko kanpaina antolatu du Pagatxa elkarteak. Emandako diruaren truke pago bat oparituko dute eta Oztibarre inguruan landatuko. Bi eraikinak aurtengo eskola sartzerako prest izango dira.