argia.eus
INPRIMATU
Detektibeen ezustea
  • Juan Martin Elexpuru ::Harpajolea

    Ibaizabal

    orrialdeak ::64

    prezioa ::9.40€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Harpajolea' liburua
Beltz kutsuko nobelatxoa da Juan Martin Elexpuruk Ibaizabal argitaletxearekin plazaratu duen Harpajolea eta hamar urtetik aurrerakoei zuzendua dago. Udalak urte askoan arbola ederren itzalpean egondako herriko plaza bat apaintzea erabaki du, Nikanor Iztueta harpajole sonatuaren omenez egindako irudi abstraktu ikusgarri batekin. Batzuen poza eta besteen haserrea ekarriko ditu horrek. Istiluak istilu, azkenean inaugurazio eguna iritsi da, eta hara non ohartzen diren zorioneko eskultura norbaitek lapurtu duela. Ondorioz, herritar gehienak poliziaren susmopean izango dira. Gauzak horrela, Joxepa dendaria eta Urrufiño zapataria lapurreta nork egin duen argitzeko asmoz elkartuko dira. Eta argitu, argituko dute, baina ezusteko galanta jasoz.