Hamar urte eguneroko bizimodua euskalduntzen

  • Iruñeko Xabier Kalean bada argi berezia duen denda bat: Karrikiri.
     
    Euskal produktuen denda baino gehiago da; Iruñeko Karrikiri Euskara Elkartearen egoitza dago bertan. Hamar urte daramatza elkarte horrek Iruñerrian lanean euskaraz bizitzera animatuz eta horretarako azpiegitura eskainiz.

    Karrikiri, Nafarroako hiriburuan, eguneroko bizitzan beharrezkoak diren erosketetan, etxean edota jaietan euskaraz bizi ahal izateko bidea errazten saiatzen da. Hala, besteak beste, Mintzakidea, Pisu-kidea, Merkataritza gida, lan poltsa, Karrika aldizkaria, Karribusa, Karrika gurea da eta Atun jana jaiak eta denda ditu elkarteak euskaldunen eskura.
Karrikiriren denda
Josu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Etxean eta lanean

Pisu-kidea eta lan poltsa dira Karrikirin erabat finkaturik dauden ekintzetariko bi. Ekintza hauetan bitartekari lana egiten du Karrikirik, batzuetan Atarrabiako Karrikaluze elkartearen laguntzarekin.
 
Pisu-kidea ekintzaren bitartez Iruñean bizitzeko lagun euskalduna izan nahi duenari etxea bilatzen laguntzen dio elkarteak. Batzuk gela bat eskaintzen dute elkartean eta besteak berriz gela hori betetzeko lagunaren bila joaten dira. Ainhoa Fernandez, Karrikiriko kideak dioenez, “Oso ondo dabil ekimena, iraila eta urrian ikasle eta irakasleak Iruñera datozenean nabaritzen da gehien. Askotan, maleta eta guzti etorri izan dira. Euskaldunei zuzenduriko zerbitzua bada ere, izan dira bertara pisu bila gerturatu diren erdaldunak: haserretu egin izan zaizkit beraientzako zerbitzua ez dela esatean”.
 
Lan poltsaren bitartez euskaraz lan egin nahi eta langile euskalduna kontratatu nahi duen pertsona harremanetan jartzen ditu elkarteak. Jasotzen dituzten lan eskaintzen artean denetarik izaten da: tabernariak, dendariak, ile apaintzaileak, abokatuak, itzultzaileak, begiraleak… Baina, gehienbat haurrak zaintzeko edota haurrei eskolaz kanpoko klaseak emateko eskaerak jasotzen dituzte: “Iruñerrian haurrekin aritzeko jende euskalduna behar da. Guraso erdaldun asko dago haurrak D ereduan matrikulatuak dituztenak eta hauek haurrak euskaldun batekin egotea nahi izaten dute”, dio Fernandezek. Lan eske joaten direnen artean berriz denetik aurki daiteke, nahiz eta gehienak 20-25 urte bitarteko Iruñerriko eta Euskal Herriko gainerako tokietako gazteak diren.
Euskaldunak elkartzeko erabiltzen duten beste bidea Mintzakidea ekimena da. Honen bitartez euskara ikasten ari dena edo hobetu nahi duena euskaldun zahar batekin elkartzen dute, euskaldun berriak dakien euskara dantza dezan.

Euskaraz erosi

Iruñean euskaraz bizi daitekeen galdetuta baiezkoa eta ezezkoa erantzun dute Karrikiri elkarteko kideek; izan ere, administrazioan edo komertzio batzuetan ezin izaten dute euskaraz jardun. Hala ere, bada eguneroko bizitza euskaraz egiteko modua: “Iruñean euskaldunen arteko zirkuitu bat dago. Beste euskaldunen bidez beste bide batzuk ezagutzen ditugu euskaraz bizi ahal izateko”, dio Juan Luis Etxaburu Karrikiriko kideak. Hala, Merkataritza gidarekin eguneroko bizitzan euskaraz non egin daitekeen jasotzen dute. Gida honetan Iruñerriko establezimendu euskaldunak jasotzen dituzte eta hori osatzeko Atarrabiako Karrikaluze elkartearen laguntza izaten du Karrikirik. Gida honetan, zerbitzua euskaraz emateko gai diren establezimenduak jasotzen dituzte.
 
Aurten, berrikuntza bat gaineratu dute arlo horretan, Euskal Bonoa: gidako establezimendu batera zerbait erostera joan eta euskaraz erostea lortuz gero bonoa bete eta zozketa batean parte hartzeko aukera dute erosleek. Bonoa Gabonetan atera zuten eta ekainaren 23an berriz kaleratuko dute. Modu honetara euskaldunek beste auzoetan euskaraz non eros dezaketen jakingo dute.

Karrika gurea da

Kalean erosketak euskaraz egin ahal izateko bidea jartzeaz gain, kalean giro euskalduna ere jartzen dute noizean behin elkarteko kideek. Horretarako, Karrika gurea da jaiak, Atun jana edota Iruñea Kantuz ekintzetan parte hartzen dute. Karrika gurea da jaietan, Zaldiko Maldiko elkartearekin batera, dantza taldeak, albokariak, txistulariak eta beste zenbait talde aritzen dira alde zaharreko Estafeta eta Mercaderes kaleetan barrena. Iruñea kantuz ekimenean berriz, hilabeteko lehen larunbatetan euskal kantuak abestera irteten dira beste taldeekin batera. Bertaratzen direnei liburuxka bat banatzen zaie euskal kantu tradizionalak abestu ditzaten. Atun jana berriz, San Ferminetan egiten dute.
 
Iruñeko karriketan euskaraz jarduteko aukera ematez gain, Euskal Herriko beste zenbait txoko interesgarri euskaraz ezagutzeko irteerak ere antolatzen ditu Karrikirik. Pasa den irailean eman zioten hasiera Karribusari eta aurtengo kurtsorako hainbat txango antolatu dituzte: Martxoaren 24an esaterako, Biasterira egingo dute irteera, apirilaren 28an Pagoetara, maiatzaren 19an Bermeora eta ekainaren 30ean berriz Oñatira gerturatuko dira. Irteera hauen helburua eguna euskara hutsean igarotzea da; gida euskalduna izango da, autobus gidaria, jatetxeko zerbitzariak... ere bai. Txoko interesgarriak ezagutzera joateaz gain, ekitaldi berezietarako ere autobusak antolatzen ditu Karrikirik.

Azkenak
Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Eguneraketa berriak daude