Durango lehen euskal Ponpeia

  • Handiak txikia estaltzen omen du, eta hala gertatu zen gerran izandako hainbat sarraskirekin. Oroimenaren eta historiaren matrioska tragikoak bailiran, Gernikako bonbardaketak estali zuen Bilbok, Eibarrek, Otxandiok hala Durangok jasandakoa. Baina tragedia horiek izandako oihartzunaren gainetik, Durangoko bonbardaketa Bizkaiaren kontrako behin-betiko erasoaldiaren hasiera izan zen, eta gerra tankera horren adierazpide latzenetakoa gainera.
     
    1937ko otsailean, Malaga hartu ostean, Mussolinik bidalitako tropek Madril erraz bezain azkar menperatuko zutela uste zuten. Francoren eta Molaren soldaduek lau hilabete pasa zeramatzaten hiriburuko inguruak zanpatzen baina madrildarrek eutsi egin zioten erasoaldiari. Faxistak ez ziren pasatu, ez. Hori dela eta, Francoren aldeko soldadu italiarrek Guadalajaran eraso zuten, Madrilek Mediterraneoko eskualdeekin zuen lotura puskatu nahian; ostera, egundoko porrota jasan zuten. Egia esateko, armada errepublikanoak baino gehiago egin zuten lokatzak eta lainoak, italiarren erasoa oztopatuz. Ondorioak oso gaitzak izan ziren Roatta jeneralak gidatzen zituen Corpo di Truppe Volontari-entzat (CTV). Soldadu asko preso hartzeaz gain, fronte lerroa laga behar izan zuten arrapaladan egindako atzeratzean. Mussolinik amesten zuen garaipen azkarra umiliazio zakar bihurtu zitzaien.
Durangoko bonbardaketaren ondorioak
Durango 1937
Guadalajaratik iparraldera

Porrot horrek beste ondorio bat ekarri zuen, Madrilek faxisten lehen helburu izateari utzi zion. Jakina, tropa nazionalek hiri hori inguratzen jarraitu zuten, baina beste fronte batzuetara bideratu zituzten gerra saio nagusienak. Izan ere, gerraren amaiera ez zen Madril eskuratzearekin bat etorriko, frontez fronte eta eskualdez eskualde lortutako garaipenekin baizik. Irizpide horri helduz, penintsulako iparraldean jarri zituzten begiak Molak, Francok eta beraien aliatuek, Condor Legioak zein CTV italiarrak.
 
Asturiasek, Santanderrek eta Bizkaiak osatzen zuten Kantauri aldeko lur zerrendako frontea egonkor zegoen 1936ko abenduaz geroztik. Nazionalek, Aranda koronel faxistari esker, Oviedori eutsi zioten bitartean, errepublikanoek eta bereziki euskal armadako borrokalariek beraien fronteak sendotu zituzten Lekeitiotik Enkarterriraino. Bi defentsa lerro nabarmendu ziren Euskadi autonomoan, bata Eibar, Elgeta eta Bizkaiko mugetatik zihoana. Bestea, barne aldean, “Burdinazko Hesia” deiturikoa, Bilbo ingurua defendatu behar omen zuena. Horien eredua, ordurarte izandako gudak ziren, eta bereziki Lehen Mundu Gerran martxan jarritako defentsa egonkorraren estrategia. Eredu horri jarraiki, porlanezko babesak, bunkerrak, metraileta-habiak, lur zakuekin eta enborrekin babesturiko lubaki luze eta bihurriak... Horiek guztiak artilleria eta infanteriako erasoei aurre egiteko gauza izanen ziren. Baina, hor ere ustea erdia ustel. Gerra egiteko modu berriek –batez ere frankistek hegazkineria bonbardatzeko erabili izanak– nabarmen utzi zuen defentsa mota horren ezintasuna. Durango izan zen horren lekuko.

Tabira zaharra helburu

Ez zegoen Tabira zaharra (Durango) fronte lerroan, Elgeta, Eibar edo Otxandio ez bezala. Beste tokietan legez, hainbat batailoik –"Kirikiño" batailoiak, esate baterako– koartela Bizkaiko hiri honetan zuten, baina bertako tropa multzoa fronte lerroan edo Bilbon zegoena baino askoz apalagoa zen. Dena den, Durango izan zen Bizkaiaren aurkako erasoaldiaren hasierako jomuga nagusiena. Nazionalek, artilleriaz eta Nafarroako brigadetako soldaduez baliatuz Otxandiotik eta Arrasatetik eraso egin zuten bitartean, hegazkinez frontetik hamabi kilometrora zegoen hiria eraso zuten hiru egunez. Durango eta Elorrioren aurka buruturiko hegazkin erasoa, mundu mailan egindako lehen lur eta aire operazio bateratua izan zen. Baina horrez gain, helburu militar ez zirenak jo zituelako nabarmendu zen oldarraldia. Orduan abiatu zen Gernikarekin jarraipen tristea izan zuen triskantzen kate luzea, II Mundu Gerran suntsipen latza utzi zuena. Francok operazioari baietza eman zion erasoaldia hasi zen egun berean; militarren artean banatutako instrukzioetan argi eta garbi irakur zitekeen: "Aire indarrek tokian tokiko erreserbak erasoko dituzte, biztanleria zibilari jaramonik egin gabe". Eta halaxe egin zuten. Orduko hedabideek zabaldu zutenaren aurka, Durangoko bonbardaketak ez zituzten Condor Legioko hegazkin alemaniarrek burutu, italiarrek baizik. Erantzukizun politikoa eta militarra aipaturiko legioaren buruari, W. Von Richtoffen-i, Emilio Molari eta Juan Vigon ministroari dagokie, baina erasoa Soriako basean zeuden Aviazione Legionaria-ko "Savoia 81" hegazkin italiarrek egin zuten. Antza denez, Guadalajarako arantza mingotsa kendu nahian-edo, protagonismo berezia eman nahi izan zieten italiarrei.
 
Martxoaren 31n, goiz-goizetik abiatu ziren Soriatik bi bonbardaketari talde eta Logroñotik aireratutako beste ehiza hegazkin batzuen laguntza izan zuten. Gipuzkoa atzean lagata, Durango atzeman orduko, bertako Andra Mari eliza hartu zuten iparra eta jomuga. Kurutziaga gainetik jausi ziren bonba botatzen, inolako erresistentzia barik, ez baitzegoen aire-defentsarik. Erraz bete zituzten emandako aginduak. Izan ere, goizeko 8:30etan jendea mezan zegoen elizan, eta hor sortarazi zituzten hildako gehienak. Andra Mari eta Josulagunen elizan antzeko tragediak errepikatu ziren. Teilatua eta harrizko gangak zeharkatu zituzten bonbek, bete-betean harrapatu zituzten meza entzuten ari zirenak. Hondakinen artean hilik aurkitu zituzten bi apez, Carlos Morilla eta Rafael Billabeitia, baita ehundik gora eliztar ere. Arratsaldean bonbardaketak errepikatu zituzten hegazkin nazionalek Elorrion eta Durangon; zeregin horretan, hilerriko bidean eta inguruetan ihesi zebiltzan herritar ugari bonbardatu eta metrailatu zituzten. Hurrengo egunetan, apirilak 2an eta 4an "Savoia 81" hegazkinek, lehen aldian bezalaxe Logroñoko ehiza hegazkinez lagunduta, Durango aldera ekarri zuten samina eta heriotza berriz ere.
 
Eraso guztien ondorioz, herritik kanpo zeuden milizianoen kasernek ez zuten batere kalterik izan. Aldiz, Andra Maria eliza inguruak, eta Kurutziaga, Barrenkale, Barria eta erdialdeko kaleetako eraikinak guztiz suntsitu zituzten. Durangok pairaturiko bonbardaketak ordurarte izandako bonbardaketa guztien biktima kopurua aise gainditu zuen. Izan ere, lehen egunetan 127 lagun lurperatu zituzten herrian bertan. Hurrengo egunetan, Basurton, Zornotzan, Deustun eta beste ospitaleetan hil zirenak gehituz gero, 256 pertsona ingurura igo zen hildakoen kopurua.

Bonba gaineko gezurrak

Horretan ere, beranduago Gernikan gertatu bezala, gezurrarekin saiatu ziren agintari frankistak bere gehiegikeria ezkutatzen. Queipo de Llanok ohikoa zuen harrokeriarekin, honako hau bota zuen irratitik: "Gure hegazkinek Durangon helburu militarrak bonbardatu zituzten, baina komunistek eta sozialistek elizan sartu arazi zituzten apezak eta lekaimeak, errukirik gabe fusilatu eta elizei su emanez". Hala ere, bonbardaketa jasan ondoren, ia hilabetez jarraitu zuen Durangok errepublikanoen eskuetan. Horrekin posible izan zuten nazioarteko lekuko esanguratsuen bitartez bonbardaketa horien berri ematea. Izan ere, apirilaren 2an, hegazkin erasoa etenda zegoela aprobetxatuz, britainiar eta frantziarrek osatutako batzorde bat bertaratu zen hara. Atzerritarrak bertan zeudela, egun horretako bonbardaketaren lekuko izan ziren eta nazioartean zabaldu zuten haren testigantza zuzena. Beste batzuen artean, Margarita Beer, Monica Whardy eta John Mc Murray izan ziren testigantza horien sinatzaile. Egia bere lekura eramateko balio izan bazuen ere, nazionalek Bizkaia bonbardatzen jarraitzeko asmoa agertu zuten, Bilboren aurkako erasoak edo Gernikakoak laster frogatu zuten bezala. Erraza zuten oso erasotzea, zeruan inolako areriorik ez baitzuten. Eta hor, zeruan izandako desorekan, nabaritu zen bi aldeen arteko desberdintasunik handiena.
 
Iparraldeko frontean gerra irabazteko modu eraginkorra izan zen hura nazionalentzat. Hegazkinerian eta artillerian nagusi ziren erabat frankistak. Gudari eta milizianoek zaila zuten lurrean zerutik zetorkien infernu horri aurre egitea. Molak behin eta berriro airetik botatako panfletoen bidez zabaldutako izuaren mezuak "Bizkaia osoa desegingo dot", Durangon izan zuen estreineko emaitza. Geroxeago etorri ziren Bilbokoa, apirilaren 17an, eta guztien gainetik ondorio latzena eta osperik zabalena izan zuen bonbardaketa, Gernikakoa, apirilaren 26an. Hiri horren kontra egindakoak, neurri handi batean, Durangokoaren oihartzuna isilarazi zuen. Baina baten batek izkiriatu zuen legez, tabiratarren artean martxoak 31 Ponpeia izan zen: suaz, metrailez, hondakinez eta doluz beraien familietan zizelkaturik gelditu zelako betirako egun hura.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude