argia.eus
INPRIMATU
Bilbora hedatuko da AnimaBasauri jaialdiaren 3. edizioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Martxoaren 23tik 29ra egingo da AnimaBasauri Basauriko Nazioarteko Animazio Zinemaldia, Basauriko Social antzokian. Hirugarren edizio honetan, Bilbora hedatuko da jaialdia. Hala, Bizkaiko hiriburuko Renoir Deusto eta Bilbondo zinema aretoetan eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere eskainiko dituzte emanaldiak. Aurten 20 herrialdetako filmek osatuko dute egitaraua. Ohi bezala, 35 milimetroko euskarriko film laburren eta iraupen luzeko filmen lehiaketak antolatu dituzte. Horrez gain, Bill Plymton estatubatuarraren eta Jan Svanmaier txekiarraren atzera begirakoak eskainiko dituzte. Halaber, haurrentzako egitarau berezia prestatu dute. Eurei eskainitako filmak proiektatzeaz gain, beste hainbat ekimen izango da: erakusketak, tailerrak... Informazio gehiago: www.animabasauri.com.