argia.eus
INPRIMATU
Pinpirin ederra bilakatu zen beldar ñimiñoaren istorioa
  • Eric Carle ::Beldar gosetia

    Ikas

    orrialdeak ::32

    prezioa ::6€

Elixabete Garmendia 2021eko ekainaren 30a
'Beldar gosetia' liburua
Ikas pedagogia zerbitzuak plazaratutako haurrentzako liburua da Beldar gosetia. Pinpirin –tximeleta edo inguma ere deitzen zaio hego koloretsu zoragarriak dituen intsektu honi– bilakatu arte beldar txikiak jaten dituen gauza guztien azalpena da. Sagarrak, udareak, aranak, marrubiak, laranjak, izozkiak, gazta, salamia, lukainka eta beste gauza asko irensten ditu beldar horrek, asetu eta sabeleko minez bukatu arte. Eta liburuak jandako guztien irudiak biltzen ditu, baita pinpirin koloretsu bilakatu den beldarrarena ere.