argia.eus
INPRIMATU
Euskal bidelapurrez
  • David Zapirain Karrika ::Bandoleros vascos

    autoekoizpena

    orrialdeak ::144

    prezioa ::12.60€

Elixabete Garmendia 2013ko maiatzaren 03a
'Bandoleros vascos' liburua
David Zapirain Karrikak euskal bidelapurren gainean egindako lana da Bandoleros vascos. XVII. mendetik lehen karlistada hasi zen arte euskal mendate eta bideetan ibiltzen ziren bidaiariei lapurretak egiten zizkietenen historia da. Baina Trintxerpeko historialaria ez da bidelapur haien ekintzak azaltzera mugatu, nahiz eta ekintza horien lekukotasun ugari topatu duen artxiboetan. Gehiago sakondu nahi izan du, bidelapur bilakatzeko pertsona haiek bizi izan zuten garai eta gizarteko zein faktorek eragin zuten agertzeko. Eta Zapirainek arrazoi ekonomikoekin egin du topo bilaketa lan horretan. Horrela, Ttarttaloren eskutik kaleratu den Bandoleros vascos liburua irakurtzen duenak XVII eta XIX. mendeen arteko euskal gizartea sakontasunez ezagutzeko parada izango du.