Agurain estiloa eta gainirabaziak

  • Paseatzen ari nintzen Iñaki Berazarekin Aguraingo kaleetatik “Herri honek etorkizunik baduela uste al duzu?” galdetu nionean. Itauna egitean Gasteiz hiriburuak gazteengan eduki dezakeen erakargarritasun indartsua nuen gogoan, indartsuegia 4.500 biztanle inguru izango dituen herriko gazteentzat.
     
    Aguraingo alkateak besotik heldu eta San Juan elizako atze aldera eraman ninduen. Bertatik, hiribildutik berrehun bat metrotara eraikitzen ari den urbanizazioa erakutsi zidan: “Begira; bostehun etxe eraikitzen ari gara; 90 metro karratu, garajea eta ganbara. Zenbatetan uste duzu?”. Erantzunarekin ez nuela asmatzen ikusita berak eman zidan zifra: hemeretzi milioi pezeta VPOkoak, eskaintza askekoak 25 milioi eta familia bakarrekoak 34 milioi.
Josemari Velez de Mendizabal
Dani Blanco
Nire harriduraz jabetuta, etxebizitzen preziorako formula azaldu zidan: “Lur expropiazioak egin behar izan dizkie Udalak jabeei, horrek suposatzen duen kostu pertsonalarekin. Emaitza begi bistan dago. Horretarako aukeratu ninduten alkate, ezta? Herrikideei irtenbideak emateko. Eta herriko bostehun sendi berri osatu ahal izango da inguru horretan. Ba al du etorkizunik Agurainek?”.
 
Agurain estiloaz hausnartzen itzuli nintzen Arrasatera. Helburura bitartean beste zenbait herritatik igaro behar izan nuen, eraikuntzaren sukarra sufritzen ari diren horietakoak, hain zuzen, eta ezin nion konparaketak egiteari utzi izan. “Nola da posible Agurainen prezio horiek eta –nire itzul bideko hiriak bakarrik aipatzearren– Gasteiz, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko etxe berri batengatik 60, 80 eta 100 milioi pagatu behar izatea?”. Materialen kostuak, obren goi mailako amaierak, zergek eta abarrek justifikatzen al dute diferentzia lotsagarria? Ezta inondik ere! Zerbait gehiago dago Agurainen eta aipatu herri horien gisakoen arteko prezioetan. Eta zerbait hori, lurraren gaineko kudeaketa estilo diferenteak dira. Non geratzen dira, horren kariaz aldean egon daitezkeen 50-60 milioi pezeta horiek?
 
Gaizki ulertutako garapenaren inguruko mentalitateak hazkundearen fetitxismoa ekarri du. Itzela da nola sortzen ari diren gure herrietan auzo berriak, neurri gabe, planifikaziorik gabe, tokiko agintariak liluratuta bide daudelarik euren herrietako hedapen basatiarekin. Zentro komertzial erraldoiak, erresidentzia gune izugarriak –bai, etxe elkarri atxikietarako zaletasun ez iraunkor horretaz ari naiz– aplikazio zalantzagarriko azpiegitura zementatuak eta abar luze batek eraman gaitu kaos urbanistiko gizatasun gabe batera, gure ingurua mende luzetarako hipotekatuta utzirik. Eta ez nauzue mundu bukolikoaz amets egiten duen hiritarra!
 
Gure gizartea muga ulertezinetaraino kontsumista bihurtu da eta hori garbi ikusi dute eraikuntzako enpresek. Udaletako diru premiaz jabetu diren moduan, enplegatuen kopurua etenik gabe handitzen ari diren toki korporazioen hileroko ordain beharra gero eta potoloagoa baita. Gai dira enpresa horiek –galdetu bestela Arrasaten– berrehun etxebizitzako auzo duin oso bat desagertzea planteatzeko, orube berean laurehun etxe berri jasotzea uzten bazaie. Hori bai, berrehun kaltetuei euren espazioa itzuliko diete –eta igogailua oparia! Eskerrik asko!– eta obrek dirauten bitartean berrehun sendi horiek beste etxe batzuetan kokatuko dituzte. Hainbeste etxe huts al da inguruan? Orduan, zertarako berririk? Agurain estiloko prezioak aplikatu bagenizkie etxe horiei, 10.000 milioi pezeta ateratzen zaizkit, gutxienez, gainirabazietan.
 
Hiritarrok hainbeste burugabekeriaren aurrean zarpailtzen ari gara. Erreakzionatzeko ahalmena galdu dugula dirudi. Horretaz ari dira baliatzen, tamalez, esparru politikoan agintzeraino iritsi diren eraikuntza sektoreko enpresak.

Azkenak
Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude