argia.eus
INPRIMATU
Mutiko baten haserreaern zioak
  • Antton Kazabon, Mattin ::Mattinen haserrea

    Aizkorri

    orrialdeak ::46

    prezioa ::6,75€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Mattinen haserrea'
Zortzi urtetik gorako irakurleei dago zuzendua Antton Kazabonek idatzi eta Mattin marrazkilariak apaindutako Mattinen haserrea. Protagonista, goizetik gauera haserre bizian dagoen mutiko bat da, Mattin. Bere amorrua besteei ezkutatzen saiatzen da, baina begibistakoa da barnean daraman haserre bizia. Amak ohetik altxatzeko agintzen dionean, ikastolan, ikaskideekin eta asteburuko futbol partidura entrenatzen doazenekin du lotura. Zer gertatzen ote zaio Mattini? Ama izango da mutikoaren ezinegona agerian jarriko duena. Hark ere ez daki zergatik dagoen hain pozgabe bere seme nagusia, baina haren suminaren zergatiak ezagutu nahi dituenez, Mattinek barruan daraman sua hitzetan azaltzen hasiko zaio umeari, ea behingoz lehertzen den eta konponbidea bilatzen duten.