Kulturaren hari@ri tiraka

  • Egunero, astelehenetik ostiralera Euskal Kulturaren Hari@k hainbat euskaldunen postontzi elektronikoak bisitatzen ditu, euskal kulturaren inguruko albiste, iritzi eta adierazpenak eskainiz. Kulturarentzat egun guztiak berdinak ez diren arren, Hari@ buletina zortzi urtetan etengabeko jardunean aritu da. Datorren martxoaren 16an jardun horretan beste aurrerapauso bat emango du, euskal kulturaren esparrua gaindituz eta itxura guztiz berriturik.
     
    Goizeko 8:00ak dira. Argiako erredakzioko mahaian eguneko prentsa zabalik dago eta kazetariak berau irakurtzen ari dira. Ez dute denborarik kafea hartzeko, ondo gosalduta etortzen dira lanera, egiten duten lanak urgentzia dauka-eta. Prentsa irakurri ondoren, Interneteko komunikabideak gainbegiratuko dituzte, eta euskal kulturarekin zerikusia duten albiste, iritzi, adierazpen eta aldizkari ofizialetako informazioa aukeratu, erredaktatu eta loturez hornitu behar dute. Pixkanaka-pixkanaka Euskal Kulturaren Hari@ buletina osatzen joango dira. Albisteak idatzi ahala Sareko Argian (www.argia.eus) argitaratuko dira lehendabizi eta 11:00ak aldera buletina 2.300 harpidedun baino gehiagori banatuko zaie. Orduan bai, kazetariak kafe-makinara gerturatuko dira.
Euskal Kulturaren H@ria buletina
1999. urteko maiatzaz geroztik astelehenetik ostiralera errepikatu da jardun hori Argiako erredakzioan eta egunetik egunera egiten den lan hori gero eta estimatuagoa da euskal gizartearen artean. Agian azaldu dugunagatik izango da, buletina ez delako makina baten agindu automatikoen ondorioa, kazetarien lanaren fruitua baizik.
 
Doako harpidetza bidez zabaltzen den Hari@ buletinak euskal kulturaren egunerokotasuna jasotzen du. Hasieran papereko komunikabideetako informazioa baino ez zen biltzen, baina gaur egun sarean argitaratzen diren komunikabideak ere jasotzen ditu buletinak.
 
Martxoaren 16tik aurrera berriz, hainbat berrikuntza ekarriko dizkio Hari@k irakurleari. Itxura berria izango du, edukiak beste modu batera antolatuko dira eta Euskal kulturaren esparrua gainditzera datozen bi atal berri gehituko dira astean behin: Blog Miran eta Hari@ri tiraka.

Atal berriak: Blog Miran eta Hari@ri tiraka

Biak ostiraletan gehituko zaizkio Hari@ buletinari. Batak munduko hainbat blogen artean aukeratutako hamar titular inguru bilduko ditu, dagozkion loturekin. Besteak, Hari@ko harpidedunak Sareko Argiara hurbiltzea du helburu. Hau da, Sareko Argian argitaratzen diren eta orain arte buletinean bidali ez diren hainbat eduki bilduko ditu: larunbatetan sareratzen den Sarekada (www.argia.eus/sarekada.php) erreportajea, igandetako Net Hurbil (www.argia.eus/nethurbil.php), euskal kulturaz gain egunero lantzen ditugun bestelako albisteak eta abar.
 
Hala, bai Blog Miran zein Hari@ri tiraka atalek euskal kulturaren esparrua gaindituko dute, harpidedunari orain artekoa baino informazio zabalagoa eskainiz.

Diseinu eta edukien antolaketa berria

Azkenik, itxura ere berritua izango du Hari@k. Diseinu berriak iaz aurkeztu zen Sareko Argia berriaren estetikari jarraituko dio eta edukien antolaketa aldatu egingo da. Aurrerantzean albiste, iritzi eta adierazpenak gaika antolatuko dira. Baina eguneko albiste bat edo batzuk ere nabarmenduko dira, aktualitateak hala eskatzen badu.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude