Karrantzatik Garazira Bardeatik barna

  • Ez nabil, ez, Korrikaren ibilbidea aldatzen. Korrika abiatuko da Karrantzan eta Iruñean amaituko, igaroko da Donibane Garazitik eta utziko ditu Bardeak eskuinean Tafallatik Tuterarako bidean. Azkenaldian egin ditudan ibilien triangelua da izenburukoa.
     
    Korrikaren abiapuntu izango den aitzakian joan nintzen, Karrantzara, hori bai. Bilbotik mendebalderantz paisaia aldatuz doa. Hasten dira ikusten eukaliptoak. El Mazo eta Ranero artetik sartu, ibaia beti bidaide, eta zoratzeko moduko sare bat da Karrantza, Kontxatik, erdiko gunetik, norabide guztietan zabaltzen dela. Lurraren erraietan Pozalaguako estalaktita eszentrikoek ehundaka, edo akaso milaka aldiz biderkatzen dute egitura erradial hori. Irudimen aberatsenak ere nekez sortu ahal izango luke grabitatearen legeak auzitan jartzen dituen kapritxoa. Lur azalean beste eszentrizidade bat, Sopeñako artadia, gune mediterraneo bat Kantauriren erreinuan.
Elixabete Garmendia
Alberto Elosegi
Toponimian bezala, izen-abizenetan erdal oihartzuna ugari: Palacio eta González, Raul eta Sergio. Hauek ere eszentrikoak dira, euskal hiztunen kopurua ehuneko zortzi den herrian, euskaraz ikasi dute “poliki poliki, bizitza gozatzeko”. Duela hogeiren bat urterarte Durangaldetik-eta azoketara etortzen zirenak “los vascos” ziren karrantzarrentzat. Orain inork ez omen du esaten “ése es vasco”.
 
Donibane Garazin, hamalau artista Emazteen artea erakusketan. Zaharrena, Marie-Hélène Gastigard, Kanbokoa, 36ko Gerrako iheslarien laguna, haietako bat hartu zuen senartzat, Jesus Etxebarria eskultorea, Baranbioko arabarra, gudari ohia. Gazteena Zoe Bray, Europan aldenik alde etxeko pasiloan bezala ibiltzen den margolaria, Izuran pausalekua jarri berri, Donostiako Artelekura etorri nahi luke egonaldi bat egitera. Tartean Angela Moreno nafarra, Uhartekoa, eta Rosa Valverde donostiarra, Azkainen bizi. Frantsispana lardatuz hitz egin dut gainerakoekin: Christine Etchevers, Kanbokoa hau ere; Florence Etchart, Altzürükün bizi den bordelesa, Maurice Béjarten taldeko dantzaria izana margotzen hasi aurretik; Jacqueline Lebrun, baionarra sortzez, bizitza Parisen egin eta orain Lekunberrin kokatua, Donapaleuko gau-eskolako ikaslea...
 
Josette Dacostak aurkeztu dizkit banan bana, Etxea behin eta berriz margotzen duen artista etxekoandere paperean, erakusketa antolatzen ere ibili baita. Perfumez perfume, glamour tantak darizkie bizitzaren erditik aurrera doazen emakume artista hauei. Zenbaitzuk han-hemenka ibili eta gero hautatu dute Euskal Herria bizitzeko. Askok daukate familiaren historian Iparraldeak bizi izan duen emigrazioaren arrastoa. Ia denek dute aitatxi edo amatxiren bat euskaldun garbia omen zena. Tamalez, diote, eten zen katea.
 
Arguedaseko kafean berehala antzeman digu Marian La Pinturerak: “vosotros sois vascos, ¿de San Sebastián o de
Gas-te-iz?
”, silaba bakoitza ondo ahoskatu nahian. Ez zuen asmatu; nafarrak dira Artamugarriak taldeko artistak, erdiak-edo euskal hiztunak, bere kasa ikasi duen Patxi Aldunate barne. Bakearen eta demokrazia parte hartzailearen alde dihardute, eta ekainean egin asmo duten ekintza prestatzera joanak ziren Bardeatara. Mendebalak ekarritako euripean, goardia zibilekin topo. Eskerrak natura babesteko taldekoak ziren goardia zibilak, txikizioan ibili ohi diren moteroen ordez, artista bakezaleen taldea geldiarazi eta identifikatu behar. Haiek ere, Marianek bezala, “son vascos” pentsatu zuten nonbait, ikurriñaren lekuan Afrikako tribu galdu bateko bandera baldin bazeramaten ere furgonetan artistek.
 
Karrantzatik Garazira, Bardeatik barna, vasco, basque eta euskaldun, euskal herritar izateko hainbat modu, mila ñabardura. Paisaiaren forma, egitura, kolore eta usainak adina.

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude