argia.eus
INPRIMATU
Magia eta botere ezkutuko mundua
  • Christopher Paolini ::Eragon

    Elkar

    orrialdeak ::576

    prezioa ::23.95€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Eragon' liburua
Hamalau urtetik aurrerako irakurleei zuzendua dago Eragon idazlana eta 2002. urtearen hasieran eman zen ezagutzera Amerikako Estatu Batuetan. Orain euskaraz ere irakur daiteke, Fernando Morillok egindako itzulpenari esker. Magia eta botere ezkutuz betetako mundu ezezaguna aurkezten duen liburua da Eragon, Christopher Paoliniren Oinordekotza izeneko trilogiaren hasiera. Liburuan Lurra gaitz handi batetik libratzea lortzen duen hamabost urteko mutiko baten ibilerak azaltzen dira. Basoan harribitxi bat aurkitu duelakoan dago, baina harribitxia arrautza berezi bat da, eta berehala sortuko du mutikoaren lagun mina bilakatuko den Saphira dragoi emea. Eragonen, makina bat arrisku gainditu beharko dituzte biek ala biek bizirik ateratzeko.