argia.eus
INPRIMATU
EITB hogeita bost urtez zutik eduki duten gizon-emakumeak
  • Jose Mari Otermin, Jose Ramon Diez Unzueta ::EITB 1982-2007. Hegaldi-kronika

    EITB

    orrialdeak ::260

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre Elixabete Garmendia 2013ko maiatzaren 03a
'EITB 1982-2007. Hegaldi-kronika'
Komunikazioaren merkatu zorrotzean eta espezializatuan irratiak eta telebistak sortzeko lanari ausardiaz ekin zioten ehunka profesionalen gorabeherak kontatzea ditu, batik bat, Jose Mari Oterminek eta Jose Ramon Diez Unzuetak EITBren 25.urteurrenari begira osatu duten EITB 1982-2007. Hegaldi-kronika liburuak. Euskal irratiaren eta telebistaren hogeita bost urte hauetako unerik esanguratsuenak aurkezteaz gain, denbora tarte horretan maiz isiltasunean eta anonimotasunean EITBren alde aritu diren gizon-emakumeak izan dituzte abiapuntu Oterminek eta Diez Unzuetak liburua osatzerako orduan. Hori dela-eta, narrazioak, kazetaritza eta literatura uztartzen ahalegindu den liburua da hauxe.