“Azken” herria Korrikako lehena

  • Karrantza nekez da albiste hedabideetan eta haraneko biztanleek erresumin horixe dute. Baztertuak, zokoratuak ei dira autobide tzarrik igaro ez delako bertatik. Bizkaitar dira eta, tartean, badira euskaldun eta euskaltzaleak. Herri ahantzia ezagutzen lagundu digute hiru herritarrek.
     
    Karrantza Harana, Euskal Herriko azken bazterretakoa, Zuberoan Eskiula iduri. Kasu honetan, Karrantza Harana bera baino urrutiago bada beste euskal herri bat ere, ordea, Lanestosa. Harexek behar du azken, edo, Joxe Mari Alixek dioenez, lehena: “Nondik begiratzen den! Hemendik begiratuz gero, geu gara lehen. Erdialdetik abiatzen bazara, orduan bai, azkenak ginateke, periferia. Baina oso pozik gaude gure herrian, gauden lekuan”.
Zenbait karrantzar euskaltzale
Zaldi Ero
lagun ditugu solaskide eta berriemaile zaildu: Sonia Gonzalez baserritarra, Joxe Mari Alix trenbideetako ingeniari erretiratua eta Kontxi Trigo irakasle jubilatua. Honen Lur txakurra ere usnan ibili dugu denbora guztiko.

%70 baserritarra

Gonzalezek soroa du ogibide. “Karrantzan baserria da nagusi oraindik. Bizilagunen %70 horretan ari da lanean. Diote, Euskal Herrian geu garela lehenengo sektorearen bihotza, nahiz eta egoera hori ere aldatzen ari den. Orain arte lurra lantzetik bizi izan gara haraneko gehienok. Gaur egun, esne sektorean, berrehun haztegi baino gehiago daude, gehienak berrogei eta berrogei eta hamar esne-behiz osatutakoak. Haragitarako behiak ere badira, jakina. Eta Karrantzako ardi famatua ere hor da, ardi burubeltza, oso gazta goxoa egiten da haren esneaz, baina, zoritxarrez, desagertzeko zorian dago. Ekoizpenari eusten diogula dioenak ezkutatu egiten du gertatzen ari den aldaketa: ekoizpenari eutsita ere, baserritar gutxiago ari da lanean. Gazteak, adibidez, Bilbo aldera ari dira, ikasi eta lanera; ez dute lurreko lanari lotuta bizi nahi, oso gogorra iruditzen baitzaie. Beldur gara gure gurasoen belaunaldiarekin batera ez ote den desagertuko hemengo paisaia bera ere, harrezkero ez ote den pinua nagusituko Karrantza Haranan”.

Eskerrak bide nagusitik at den

Denbora geratu egin da hemen. Industriak eragindako garapen ekonomiko handirik ez da Bizkaiko bazter ederrean. Zalla herria du hainbat behar eta premiatarako zerbitzugune. Bilbo aldetik Zallarantz errepidea, autobia izango da aurten bertan. Zalla eta Karrantza lotzen dituena, aldiz, bere horretan da aspaldi. Aukeran, batek baino gehiagok Kantabriako itsasaldera jotzen du, bi erraileko bide bila. Handik samurrago da Bilborako bidea, laburragoa ez bada ere. Haranean garraiobide azpiegiturak garai batekoak dira, errepide estu eta bihurria batetik; autobusa eta trena, bestetik. Autobusez, adibidez, ordu bat dute Zallara, bi ordu Bilbora. Hemen ez da autoestrata eta AHTrik. Gonzalezek ez luke horrelakorik nahiko. “Ez, faborez! Horrela hasiz gero, laster beteko litzateke hau luxuzko etxez. Hain zuzen, bide nagusitik aparte egoteagatik dugu paisaia eder hau. Kito ginateke bestela”. Ados da Alix eta zehaztasuna egin nahi du Kontxi Trigok. “Dena dela, nik neuk nahiago dut txaleta egin dezaten, eta ez Raneron, Pozalaguako leizezuloaren ondoan, hemengo udala egiten ari dena. Balizko auditorioa egiten ari dira, eta etxea baino handiagoko ebakiak egin dituzte haitzean, laser izpiz. Txikitu egin dute parajea. Zertarako, eta urtean behin egiten den musika jaialdi baterako”. Gonzalezek badu esatekorik. “Aldiz, hainbat baserrik bide negargarria du oraindik”.

D eredua, eredu bakarra

Alixen arabera, X. edo XI. mendean jo zuen erreka euskarak haran honetan. “Gaztelar oldea etorri zen, nonbait, mairuengandik ihesi, eta hementxe jarri ziren. Juduek, notario lana egiten zutenez, euskarazko toponimo batekin topo egin eta gaztelaniaz itzultzen saiatzen ziren. Adibidez, hemen bada mendi magal bat Espaldaseca izenekoa. Bistan da euskarazkoaren itzulpena dugula hori: Bizkarralegorra, alegia. Eta Trigok aipatu duen Ranero izenari itzuliz, gauza batek harritu nau beti. Ez ote da akaso izango arrano hitzaren itxura aldatzea?, ezen Raneron arrano piloa baitago”.
 
Gaur egun, euskaraz mintzatzen dira Gonzalez eta Alix, eta inkili-mankala Trigo. “Gurasoak nituen bertokoak. Hemendik kanpo egin dut lan eta duela bost urte itzuli nintzen Karrantzara. Euskaraz ikasten ari naiz bizi guztian! Francoren garaian hasi nintzen, eta segitu egin nuen gero. Estatu kolpearen ahaleginak ere euskaltegian harrapatu ninduen. Eta hurrena beste estatu kolpe bat baldin bada, euskaltegian harrapatuko nau. Halakoxea naiz ni. Gaztetan, euskaraz militatzen nuen. Izan ere, pertsona dezente xamarra izanez gero, eta ezkerrekoa, euskaraz ikasi beharra zegoen per coullons. Espainola zinen bestela! Are gehiago, hemen, espainolek euskaraz ikasten zuten, gutxi-asko aurrerakoiak baldin baziren, behintzat”. Finean, ideologiak eta 60ko hamarkadako giro suharrak bultzatu zuen Trigo euskaraz ikastera. Besterik da Gonzalezen kasua. Karrantza Haranan bertan jaio eta hazia, gaztelaniaz ikasi zuen eskolan. D hizkuntza eredua duela hogeita bi urte ezarri zen haranean, eta euskarazko eredu hori baino ez da eskaintzen bertako herri ikastetxean. “D eredua ezarri zenean tirabirak izan ziren irakasleen artean; alde ziren batzuk, eta kontra, beste batzuk. Euskarazko eredua aurrerapauso handia izan zen. Irakasle eta guraso jakin batzuei esker lortu zen”. Garai hartan, Lehen Hezkuntzara bitarteko irakaskuntza aukera besterik ez zegoen Karrantzan. Handik aurrera, herritik irten beharra zuten bertakoek, dela Balmasedara, Sopuertara, Gueñesera edo beste norabait. Gaur egun, aldiz, DBH osoa egin liteke Karrantzan. Arrunt aldatu da egoera.
 
Nola da gaur egun euskararen egoera? Gonzalez da mintzo: “Duela hogeita bi urte lortu zenaren emaitzak ikusten ari gara. Omenaldirik beroena merezi dute lan egin zuten guztiek. Aldi berean, gogoan hartu lan handia dugula eginkizun, normalkuntza eta ofizialtasunaren arloan.”

Korrikako lehen herria

Karrantza Haranako udaletxe ataritik irtengo da Korrika 15. Hilaren 22an izango da hitzordua, 17:30ean. Trigo liluraturik dago. “Egongo ez naiz ba! Enkarterri Euskal Herriaren betiereko ahantzia izan da! Lekeition lan egiten nuelarik, zera esaten zidaten, gutxiesgarri: Kantabriakoa zara, hortaz?, Ez, Karrantza Bizkaian dago!. ‘Bai, baina Bilbotik oso urrun!, eta erantzun behar izaten nien: Bilbotik hurrago dago Karrantza, Lekeitio baino. Horixe da Karrantzaren gaineko aurreustea, eta ezjakintasuna!”. Korrika, hala ere, Enkarterrin izana da lehenagotik ere. Zalla, Balmaseda eta beste, euskararen aldeko korrikaldiak ez du ingurua arrotz. Aurten, aldiz, Karrantzatik bertatik abiatuko da Korrika.
 
Gonzalezek poz handiz hartuko du lasterketa herrian. “Urguilu handia da Korrika hemendik irtetea. Umeekin bai, hainbat Korrika txiki egin izan dugu, baina benetako Korrika hemendik abiatzea kristolakoa izango da. Guretzat, behintzat”.
 
Gauza ziurra ez bada ere, baliteke Karlos Santisteban idazle ezaguna, karrantzarra baita sortzez, izatea lehenengo lekukoaren eramailea. Trigok badu esperantza. “Karlosek Karrantzaren berri zuzen eman ahalko du leku guztietan; alegia, Karrantza ez dela herri, ez eskualde, harana baino”. Harana, eta udalerri: berrogeita zortzi auzo, hamasei parrokia, Euskal Herriko udalerririk handiena, hedaduraz, besteak bezain euskaldun zein deseuskaldundua.

Azkenak
Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot egun nazionala antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Eguneraketa berriak daude