argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko maiatzaren 03a

Hitlerren autoa. Hil honetan Christie’s enkante etxeak lasterketa auto berezia salduko du. Auto modelo hau Hitlerrek eskatuta egin zuten, munduari Hirugarren Reich-aren gaitasun teknologikoa erakutsi asmoz. Auto Union D-Typ modeloa Ferdinand Porsche diseinatu eta Auto Union-ek –egungo Audik– ekoiztu zuen. Modelo horretako bost ale baino ez dira geratzen eta enkantean hamabi milioi dolarretan salduko dutela aurreikusten dute; enkantean auto batengatik inoiz ordaindu den preziorik altuena.

 

Polemika sortzen ari da Ofelia Rey katedradunaren Los mitos del apóstol Santiago lana. Aurki frantsesera itzuliko duten liburuan, Reyk apostolua Iberiar Penintsulan egon zeneko mitoa nola sortu zen aztertzen du. Egilearen ustez, apostolua ez zen inoiz penintsulan izan eta horrek harrotu ditu hautsak.