lgandean asten da Donostia'n Euskal Abesliaren III Sariketa

  • Bilbo'k Pumanieska dantza-salatik urten giñanean, ensayoa entzunda gero, ziur gengozan aurtengo Euskal Abestiaren III Sariketa aurrenekoak baño erritar kutsu andiagoa eukiko dauala.

    Himno eder bat, protestako abesti bi ta iru ritmodunak, au da, gaurkotasuna. Seirak, politek, eta orain, aurretik, ezin dogu esan zein izango dan danen artean lenengo saria artuko dauana. Erriak, entzuleak, euren botoagaz emongo dabez sariak, eta interesantea izango da ikustea erria norantz doan.

    Baña abestiaren aparte, kontziertoetan interpreteak dauke balio andia. Abeslari on batek aurrera eroan lel abesti bat, bere interpretariñoa dela ta.


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ZERUKO ARGIA'ko irakurleak ezagututen doguz Ez dok amairu- taldeko abeslariak. Eurek ibili dira gure uri ta errietatik euskal abesti barriak zabaltzen. Euskal Abestiaren III Sariketako kontzierteak antolatuteko orduan, ezin itxi alde baten talde ontako abeslariak. Euren artean, bi aukeratu ziran: Lurdes Iriondo ta Benito Lertxundi. Zuek ikual dozuez, entzun dautsasuez. Orain, jakin daigun zer esan dauskuen lengo egunean Bilbo'ra etorri ziranean ensayoa egiteko.

Lurdes Iriondo, «Euskal Erri'ren nobia», Aresti'k deituten dautson lez, Donostia'n jayo zan, baña txikitatik Urnieta'n bizi da. Ez dausku esan gura noiz jayo dan. Andra bateri ori galdetutea, ez da egoki.

Nik begiratu dautsat. Zenbat urte eukiko dauz? Andren urteak jakitea ez da gauza erreza. Nik beintzat ez dot ortarako balio. 18? 20?

Noiz asi ziñan abestuten?

Orain urte bi, gitxi gora bera. «Gartetxu naz» abestuten ninzalarik, adiskide batzuk entsan neustien eta Andoain'en, jai baten abestuteko deitu. Au izan zan nire lenengo kontziertoa, benefikoa.

Zureak dira abestiak?

Musika nirea, ta itzak, batzuk nireak eta besteak Xabier Lete'renak.

Zenbat abesti egin dezuz?

Ogei bat. Lenengoak, «Agurra» ta «Abesten dizut Jauna». Azkena, ointxe egin dodana, Mao-tse tung'en poema batetik itzak artuaz.

Zenbat bider abestu dozu jendearen aurrean?

170 bider, Euskal Erri osoan.

Noiz urtengo da zure diskoa?

Aste ontan.

Agur, Lurdes. Datorren igandean ikusiko zaituegu Donostia'ko Victoria Eugenia'n. Berak abestuko deuz Euskal Abestiaren III Sariketako abesti bi edo iru. Benito Lertxundi da «Ez dok amairu» Taldeko mutila, Sariketa ontan abestuko dauana.

Orio'n jaio nintzan, 1942 urtarrilla (ilbeltza'ko) seian.

Ederto. Orain 25 urte, erregalu ona ekerri euskuen Erregeak.Esan daigun, aurrera joan baño len, bai Lurdes eta bai Benito, sendi edo famili andikoak dirala, ta anditasunak emen esan gura dau, anaiarreba asko dirala. Lurdes. amar arreba artean bigarrena, ta Benito, bederatziren artean gazteena. Eta goazan aurrera. Noiz asi ziñan abestuten?

1965'garren urtean, «La Voz de España»'k antolatutako sariketa baten, artista barrien artean, bigarren geratu nintzan. Beste sariketa baten, «La Voz de Guipuzkoa~'k antolatuta, bigarren, eta beste baten, lenengoa.

Abestuten dozuzan abestiak, zureak dira?

Len ez, baña orain bai.

Zelako abestiak egiten dezuz?

Erritar kutsukoak, sentimentalak.

Eta ritmoak?

Surf eta siow rock.

Zuk bakarrik idazten dozuz?

Musika nirea da, itzak, batzuk Lete'renak eta besteak nireak.

Lurdes eta Benito, benetan dira interesanteak, personalidade andikoak. Euren estilorako abesti aukerakoak daudez Sariketa ontan. Biek uste dabe euskerak laguntza andia artuko dauala abesti barrietatik.

Euskera izkuntza bizi bat izatea gura badogu, bearrezkoa dau gaurko musikan sartzea

Olan uste dogu guk be. Eta ortarako egin da Euskal Abestiaren III Sariketa Donostia'ko Victoria Eugenia teatroan, goizeko amabietan, ikusiko dogu. Sei abesti eder, bost edo sei abeslari on orkesta aparteko bat Juan Cordero'ren zuzendaritzapean... eta juradu andi batzuek, erria. Sariketa au benetan izango da ederra. Agur.


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude