argia.eus
INPRIMATU
Ni orain eta Emazteen artea: sorkuntza emakumearen ikuspegitik
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Emakumeak eta feminismoak gizartean duen egitekoari buruzko erakusketa zabaldu dute Andoaingo Bastero gunean. Pripublikarrak kultur elkartearen hiru proiektuk, Lucia Egañaren bi ikus-entzunezkok, Motiva erakusketako 20 kartelek eta Irene Ormazabal eta Ainhoa Guemes artisten ikus-entzunezkoak osatzen dute, besteak beste, apirilaren 4a arte zabaldik egongo den Ni orain erakusketa. Bestalde, Donibane Garaziko herriko etxean, Josette Dacosta aretoan, Mayorga galerian eta Laborde etxean hamalau emakumeren obrak jarri dituzte ikusgai, Emazteen artea egitasmoaren baitan. Erakusketan margolanak dira nagusi, baina argazkiak, eskulturak eta maskarak ere aurkitu ahal dira. Angela Moreno, Chris, Christine Etchevers, Florence Etchart, Jacqueline Lebrun, Josette Dacosta, Martine Pinsolle, Marie-Hélène Echevarria, Michèle Neurisse, NANE, Nicole Marsan, Patricyan, Rosa Valverde eta Zoe Bray artisten obrek osatzen dute hainbat aretotan banatutako erakusketa.