argia.eus
INPRIMATU
Bertso berriak
Inauteriei jarriak
  • I

    Gure bizimodua
    beti antzekoa,
    auzoko begirada
    askoren zepoa;
    Iritsi da garaia
    liberatzekoa...
    Mozorroa janzteko...
    Edo kentzekoa.
Nerea Elustondo 2013ko maiatzaren 03a
Nerea Elustondo

 
II

 


Zenbaitek ospatzen du
asaben antzera,
bestek modernismotik
daukate sobera.
Zein herritara joaten
garen arabera,
zein ezberdin ospatu
litekeen jai bera!


III

Oharkabean data
heldu ta... sorpresa!
Jantzi on bat lortzeko
beharra ta presa.
Dela pereza edo
irudimen eza....
Zein mozorro hautatu?
Ez da lan erreza.

IV

Klasikotzat: Cow-boyak
indiarren aurka,
Pipi Kaltzaluze ta
mexikarrak, aupa!
Punkya, martiztarra
edo astronauta...
gure irudimenak
mugarik ez dauka!

V

Klasikotan klasiko
ranking-ean lehen,
karmin mordoa eta
bi puxika lerden.
Galdera da zergatik
mutilen bi heren,
Ema...ez dakit zertaz
mozorrotzen diren.

VI

Dirutza gastatuz nahiz
bota gabe sosik,
lau trapu zahar hartuta
edo ta biluzik;
zer da ba mozorroa,
prenda bat ez ezik
festara irteteko
aitzakia baizik.