Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz sukaldari-buruaren eta François-Luc Gauthier botanikariaren artean osatutako liburua da Diccionario botánico para cocineros. Glosario botánico elemental. Una guía de usos culinarios de las plantas y un herbario por aromas. Landare eta belarren hiztegi hau osatzeko, urte asko pasa omen zituzten egileek era guztietako landareak behatzen, biltzen eta aztertzen. Gomendatzen dituzten errezetek beraz, berme guztiak dauzkate. Liburuak gainera, DVDa dakar, irakurleak plater horiek guztiak pausoz pauso nola prestatzen diren ikus dezan. Hiztegi botanikoarekin batera, XIX. mendean belarrak eta likenak biltzeagatik ospetsu egin zen Jose Maria Lakoizketa izeneko apaiz nafarrari buruzko lana dago, Miguel Sanchez Ostizek idatzia.