Oparotasunetik

  • Kontzientziak astintzeko moduko azterlana kaleratu berri du Eustatek. Oro har, Europako inguruneko herri zein eskualdeen antzekotasunetik abiatuz Euskal Herriko mendebaldeak –baita Nafarroak eta Iparraldeak ere gaineratuko nuke nik– ere gaur egun oparotasun ekonomiko nabarmena du. Laurogeiko hamarkadan nozitutako industri krisi larria gainditu ondoren euskal ekonomiak dinamikotasun berriztatua bizi du. Modernizazio produktiboak mugak dituen arren, nahikoa izan da azken hamarkadan hazkunde ekonomiko indartsua bultzatzeko. Bertako errentaren igoeraren tamainak eragin du biztanleko batez bestekoa Europako Batasunekoa aise gainditzea. Hazkundeak langabezia-tasa minimo historikoetara jaistea ere ekarri du, noiz eta emakumeak eta etorkinak populazio aktiboan gero eta presentzia gehiago duten garaian.
Mikel Zurbano
Dani Blanco
Nolanahi ere, eraldaketa ekonomikoen emaitza positiboa iluntzen du argazki sozialak. Arlo honetan hobekuntza nabarmenak eman diren arren Europako Batasuneko ongizate eta kohesio sozialaren adierazleak erdiesteko bidean urrunegi gaude oraindik. Honela, errenta garaiko komunitatea izanagatik honen banaketan ez dugu gehiegi aurreratu, batik bat enplegu kopurua hedatu den arren honen kalitateak txarrera egin duelako. Prekarietatea eta behin-behinekotasuna indartu egin dira eta gazteak, emakumeak zein etorkinak dira kaltetuenak egoera honetan.
 
Errentaren banaketa desberdina zuzentzeko zerbitzu sozialak eta babes mekanismoak hobetu egin dira absolutuki. Hezkuntzan, osasunean, kulturan eta orokorrean babes sozialean eman diren hobekuntza hauek ongizatean eta kohesio sozialean aurrerapausoak erraztu dituzte. Baina urrats hauek ez dira nahikoak izan arlo honetan Europako Batasunarekiko konberjentzian nabarmen aurreratzeko. Gainera, urte hauetan zehar lehen mailako elkartasunaren eremuan –familia eta gizartea– narriadura suertatu da gure herrian. Horretan eragin du egungo eraldaketa demografikoak (zahartzea eta jaiotza-tasaren murrizketa) eta giza-antolakuntzaren eredu berriak sustatutako familia zein sare sozialen berregokitzapenak. Administrazio publikoaren gabezia historikoa estaltzeko mekanismo garrantzitsua izan da gurean lehen mailako elkartasun hau. Honen narriadura kitatzeko, beraz, etorkizun hurbileko erronken artean herri bezala dugun lehenetarikoa da elkartasun publikozko mekanismoak indartzea. Hori da integrazio sozialerako bidea, baldin eta ongizatea eta kohesio soziala irabazi eta gure herriaren oparotasuna guztion onurarako izatea nahi badugu bederen.
 
Finean ekonomiaren helburuez ari gara. Pertsona eta honen ongizatea eta integrazio soziala xedetzat hartuta hazkunde ekonomikoa giza-garapenaren menpe ipintzen dugu. Konpromiso sozial eta instituzional indartsua eskatzen du asmo honek etorkizunean erronka honi irtenbide egokia emateko. Euskal lurrera itzuliz, beldur naiz bost urteren buruan hausnarketaren kezka berarekin ez ote dugun topo egingo. Hori baiezteko lehen zantzuak soma ditzakegu dagoeneko: Batzar Nagusiek onartu berri duten PFEZen erreformak eta bidean den Sozietateen gaineko Zergaren erreformak froga argiak dira oztopodun bide horretan. Izan ere, soilik errenta aitorpenaren lege berriaren aplikazioarekin 237 milioi euro gutxiago izango ditu EAEko aurrekontu publikoak 2008tik aurrera; hori da esaterako Unibertsitateko gastu publikoaren pareko kopurua. Sakoneko aldaketa sozial eta ekonomikoen begizuloan gaude eta horrek etorkizuneko erronka berriak mahaigaineratzen dizkigu. Oparotasunetik norabide aldaketa sozialagoa dugu irtenbide.

Azkenak
2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Aljerko kasbahko sastakaia: Jean-Marie Le Penen iragan torturatzailearen froga

96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-15 | Euskal Irratiak
Eric Etxart, Seaskako lehendakarikidea
“Seaskaren lizeo berria eraikitzeko hiru pista ditugu: Uztaritze, Donapaleu edo Itsasu”

Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


Bermeon itunpeko eskolek “gain-eskaintza larria” egiten dutela salatu dute

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hiru ikastetxera joateko aukera dute familiek: bata publikoa, beste biak itunpekoak. Legeak kontrakoa agintzen duen arren, plazen eskaintza ez dela orekatua eta itunpekoek dagokiena baino nabarmen plaza gehiago eskaintzen dituztela salatu dute... [+]


2025-01-15
Izan zitekeen

Horrelako zenbat irudi heldu zaizkigu Palestinatik? Baina Libanokoa ere izan zitekeen. Baita Yemengo edo Irango txokoren batekoa ere. Hau Siriako hiriburu Damaskokoa da. Mendebaldeko demokraziek sustatutako bonbek paisaia berdintzen dute, baita “okerreko lekuetan”... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude