Amorrazio galanta harrapatzen du Judy Moodyk bere ikasgelako neska orojakile baten argazkia egunkarian ikusten duenean. Eta umorea ez zaio inola ere hobetzen bere ama eta, are gehiago, bere neba txiki ziztrina ere inoiz egunkarian azaldutakoak direla jakiten duenean. Bera ote da, bada, mundu honetan egunkarian sekula atera ez den bakarra? Judy Moodyk ospetsua izan nahi du, kosta ahala kosta, beste inor baino ospetsuago gainera! Nola lortu, baina? Neskatoari ez zaizkio horretarako bide izan daitezkeen ideiak falta, baina praktikara eramaten dituenean, zoritxarrez ez dute berak espero zituen ondorio arrakastatsuak izaten –haietako batengatik ospitalera eraman behar izango dute bere lagun min bat– harik eta, dena pikutara joan dela dirudienean, Judyk burutapen bikain bat izaten duen arte.