argia.eus
INPRIMATU
Memoriak eta gerrari buruzko oroitzapenak
  • Batzuen artean::Hegats 38

    Euskal Idazleen Elkartea

    Orrialdeak ::104

    prezioa ::7 €

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Hegats 38' liburua
Memoriari eskaini dio bere 38. zenbakia Euskal Idazleen Elkarteak plazaratzen duen Hegats aldizkariak. Eta memoriaz ari dira bertan Aritz Gorrotxategi –Zergatik ez dute ihes egiten elefanteek?–, Leire Bilbao –Memoria II–, Edorta Jimenez –Itsasoko memoriak–, Fito Rodriguez –Idazle ibilbideak Swanen bidean–, Vicente Huici –Eguneroko eta dietarioak–, Jerardo Elortza –Memoriak eta autobiografiak euskaraz–, Amaia Iturbe –Hiru bide eleberrigintzan– eta Tere Irastortza –Mikel Lasaren “Memory Dump”–. Eta memoria gai hartuta aritu dira Luzien Etxezaharreta eta Piarres Xarriton ere, XX. mendeko Iparraldeko literatura bideen iturrietaz solasean.