Bizitzaz eta lorpenaz gozatzeko eskubidea

  • Filipe Bidart espetxetik atera zenean, Ipar Euskal Herriko historiaren ziklo bat itxi zen sinbolikoki, Iparretarrak erakunde armatuarena, hain zuzen. Eta pentsa liteke, ziklo hori modu duinean bukatu dela, Lizarra-Garaziko Akordioaren itzalean erakunde armatuak berak erabaki zuelako aspaldi geldirik zuen bere jarduerari azken mugarria jartzea. Bidarten IKren aldeko oihuak duintasun hori islatzen zuen, berak, bere garaian Frantziako justiziak ezarritako espetxe zigorra bete du –azken ondorioak pairatzen ari bada ere–, baina horrek ez du behartu bere iragana ukatzera.
     
    IKren jardunak Iparraldeari ez diola ezer ekarri pentsatuko du askok eta beste askok, aldiz, lozorroan ziren herritar abertzaleen kontzientziak pizteko balio izan zuela. Historiak jarriko du bere lekuan uste bakoitza, edo bakoitzak gordeko du bere historia eta kito, hori ere zilegi da eta.
Iñaki de Juanaren borrokaldia inoiz euskal presoen artean izan den eraginkorrena eta entzutetsuena izan da seguruenik
Duintasunari eutsi guran ari dena, oraindik preso jarraitzen duen Iñaki de Juana da. Baina duintasunari bakarrik ez, 100. eguneko gose greba gaindituta eta zigorra hiru urtera jaitsita, bizitzari ere eutsi beharko lioke inoiz euskal presoek egindako gose greba arrakastatsuena burutu duenak. Egindakoa egin ondoren, De Juanaren gorputzak ez luke merezi bere bihotzak –edo dena delakoak– orain huts egitea eta atzeraezinezko egoeran jartzea.
 
Bai, bere azken auzi honek justiziarekin zerikusi gutxi duela badakit, Espainiako Auzitegi Gorenak azkenik 3 urtean utzi duela hasierako 96 urteko eskari hura, gero Auzitegi Nazionalak 12 urteko espetxe zigorrean finkatu zuena. Gehiena esana dago alde horretatik.
 
Espainiako Gobernuarena da orain erabaki nagusia, eta justiziazkoena eta politikoki eraginkorrena honek kontzientziazko presoa baldintzapeko askatasunean jartzea litzateke, aurretik beste askorekin –Galindo, Vera...– egin den moduan. Baina erabaki bitartean De Juanaren bizitzak arriskuan jarraitzen du. Presoaren erabakiak begirune zorrotzena merezi du, bai aurrera segitzea erabaki duenean, bai bere borroka bertan behera utziko balu ere. Azken erabaki honek, dena den, begiruneaz gain, maite dutenen eta bere gose greba jarraitu eta sostengatu duten guztien poza eta lasaitasuna ere ekarriko luke.

Batasuna hauteskundeetara nola demontre aurkeztuko den, hori da bolo-bolo politikari eta herritar askoren buruan dabilen galdera. Eta badirudi azken korapiloa ez dela martxoaren bukaera edo apirilaren lehen egunak arte askatuko. Hor izango da bake prozesuaren egoeraren azken hilabeteetako termometrorik esanguratsuena.
 
Alderdiek –lehen bezala PP ezik– euren harremanei eusten diete, eta pentsatzekoa da ez dela izango elkarrekin kafea hartzeko bakarrik. Helburua alderdien mahaia eratzea da, baina zeregin honen zailtasuna agerikoa da, Barajaskoaren aurreko egoerara itzultzea berez gaitza delako eta, nagusiki, Anoetako eskemak ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio mahaia ere eratuta eskatzen duelako.
 
Maiatzeko hauteskundeen aurretik, beraz, nola irudikatu Rodriguez Zapatero ETArekin berriz hitz egingo duela esanez? Orain gaitza, oso gaitza, baina gero urtebete geratzen da 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretarako eta hor mugimendu aukera gehixeago izan dezake Zapaterok. Egia esan, bakea bide politikoetatik lortzeko bere lehengo ahaleginean dabilela iradokitzen du behin eta berriz, asteburuan Gasteizen bezala. Zaila bai, baina 2008an PPri gailentzeko ia aukera bakarra ere bai. Batasuna mugimenduak egiten ari da, ETAk ere eman beharko du beste urrats esanguratsurik, eta Espainiako Gobernuak ere bai. Bestela jai.

Ezker Batuak eta Aralarrek argiago dituzte euren urratsak eta koalizioaren formularekin eutsiko diote udal hauteskundeen erronkari EAEn. Bitxia eta ezohikoa da saioa, batez ere independentistak eta federalistak biltzen dituelako, tradizio politiko desberdinetatik datorren jendea batzen duelako. Erdian bildu dira, erabaki eskubidean, eta ikusiko da ea horrek erakarpenik duen urteak joan eta urteak etorri gehientsuenetan oso antzera agertu den euskal hauteskundeen mapan. Ausardiarik bederen ez zaie falta izan.

Azkenak
Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpen irain artean, ostegun honetan bilduko dira AEBetako Ukrainako gerrarako ordezkaria eta Zelenski

"Diktadore" deitu eta Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari Donald Trumpek. Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Eguneraketa berriak daude