argia.eus
INPRIMATU
Barañaingo Udalari Lamien Urrezko Orrazia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak urtero banatzen ditu Lamien Urrezko Orrazia eta Asto-Masto sariak. Lehenengo saria Barañaingo Udalari eman dio Bai Euskarari proiektuko sustatzaile eta parte-hartzaile izan delako. Asto-Masto saria Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Pedro Burillori eman diote, euskararen alde hartutako konpromisoak ez dituelako bete.