Gazte baina heldu


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
1982ko apirilaren 5ean hasi ziren musikariak notak afinatzen eta ekainaren 24an eskaini zuten Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek lehendabiziko kontzertua Irungo Junkal elizan. Ordutik 25 urte igaro dira eta aurten hainbat ekitaldi egingo dituzte urteurrena ospatzeko.

«Tradizio sinfonikoa edo orkestrarako tradizioa ahaztua zegoen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa iristearekin badirudi hori berpiztu egin zela». Hala dio Iñigo Alberdi EOSeko zuzendari nagusiak eta datuek ere hala erakusten dute: orkestraren lehen abonu denboraldiak 250 harpidedun izan zituen; egun, abonatu zikloak 7.000 jarraitzaile ditu.

Europako hainbat herrialdetan orkestrek mendeetako ohitura dute eta 200 urte dituztenak ere badira. Beraz, horrelako tradizioan 25 urte ez dira asko. «Gu orkestra gaztea gara. Gaztea baina heldua. Sendotasuna daukan proiektua da gurea. Gazteak gara, umeak ez. Heldutasuna duen proiektu kontsolidatua da, musikalki kalitatezkoa eta gizartean presentzia handia daukana», azaldu du Alberdik.

25 urte hauetan emandako aldaketa handia izan da. Hiru egoitza izan ditu orkestra sinfonikoak, hirurak Donostian. Lehendabiziko hilabeteak Miramar Jauregian igaro zituzten eta gero Arte Ederren egoitzara aldatu ziren. 1989an sartu ziren egun etxea duten Miramongo egoitzan. Kontzertuak emateko lekuak ere aldatu dira urte hauetan. Hasieran antzokietan izaten ziren EOSen emanaldiak. Orain berriz, musika saioetarako bereziki egokituriko auditorioak dituzte; besteak beste, Kursaal (Donostia), Euskalduna (Bilbo) eta Baluarte (Iruñea) aretoak. Musikarien aldetik ere geroz eta gehiago dira plaza lortzen duten euskal herritarrak: «Euskal Herrian azken urteetan hobekuntza handia eman da, eta horren erakusle dira orkestran sartzen diren musikari gazteen zati bat bertakoak izatea», dio Alberdik. Orkestra 90 musikarik osatzen dute, horietatik herena Euskal Herrikoak dira eta beste bi herenak atzerritarrak.


%92ko okupazioa

Entzule asko ditu orkestra sinfonikoak: eskaintzen dituen kontzertuetan %92ko okupazioa lortzen du. Musika klasikoa beti lotu izan da entzule elitistekin baina hori ere aldatuz doala uste du Iñigo Alberdik: «Ezagutzen ez duenarentzako musikak badu nolabaiteko anbar kutsua. Baina hori ez da horrela. Badaude musikaren inguruan errito batzuk arkaikoak direnak. Musika beste kultur ekintza bat da, aisialdirako beste aukera bat». Nahiz eta musika klasikoa entzuteko ohitura zabalduagoa izan, entzule berriengana hurbiltzeko bidean errepertorioan estilo berriak sartzeak badu garrantzia: «Orkestra batek musikaren ondare unibertsaleko obrak jotzen ditu eta jo behar ditu, baina gaur egungo sorkuntza eta euskal konpositoreen lana ahaztu gabe, eta zergatik ez, musika klasikotik kanpo dagoen musikaren moldaketa baztertu gabe».

Denboraldi bakoitzean obra berri asko sartzen dituzte eta musika aukeratzerakoan beti hautatzen dituzte euskal konpositoreen obrak. Aurten, Francisco Escuderoren Gernika opera grabatuko dute azaroan lehendabizikoz. «XX. mendeko euskal musikaren barruan obra nagusienetarikoa da», azaldu du zuzendariak.

Urteko programazioa erabakitzerakoan beti izaten dute eragina musikarien urteurrenek. «25 urte ez dira gehiegi eta gauza asko ditugu egiteke. Egile askoren obrak ez dira jotzen, arlo zabala dugu ezagutzeke baita euskal konpositoreen artean ere», dio Alberdik.


Gazteei begira

Heldutasuna duen orkestra gaztea da EOS eta entzule gazteenen bila abiatuko da aurten urteurrena ospatzeko. «Guztion urteurrena» dela adierazi dute behin eta berriz orkestrako kideek eta hala gizartearengana hurbiltzea dute helburu aurtengo denboraldian. Urtero hegoaldeko lau hiriburuetan, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian eskaintzen dituzte abonu denboraldiko kontzertuak. Aurten horiek amaitzean, ekainean, ganbera talde txikietan banatuko da orkestra Euskal Herriko hainbat herritan kontzertuak eskaintzeko eta hala, normalean iristen ez den tokietara ailegatzeko. «Orkestra zerbitzu publikoa da, denek ordaintzen duguna eta jendeak ezagutzea nahi dugu. Gainera, horrela entzule aldetik aniztasuna lortzeko aukera ikusten dugu», adierazi du Alberdik.

Entzule berriengana heltzeko antolaturiko ekintzen artean, gehienak etxeko gazteenei begira prestatu dituzte. Batetik, Tempo di Martxa! autobusa ibiliko da ikastetxeetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa haurrei gerturatuz. Musikariek Donostiako egoitzan egin ohi dituzte entseguak eta kontzertuetara joateko autobusean ibili ohi dira alde batetik bestera. «Autobusa orkestraren instrumentu bat gehiago da. Horregatik zentratu dugu Tempo di martxa! autobus batean», adierazi du zuzendariak. Autobusa musika gela bat izango da eta bertan 10 eta 12 urte bitarteko haurrek musika klasikoa nahiz garaikidea eta euskal konpositoreen lanak ezagutzeko aukera izango dute.

Txotxongiloek eta ipuinek ere izango dute tarterik haurrei zuzenduriko ekintzen artean. Batetik, kontu kontari liburu eta CDa argitaratuko du orkestrak Serge Prokofievenen Peru eta Otsoa eta Camille Saint-Saënsen Animalien ihauteria narrazio musikalak jasoz. Bestalde, Shakespearen Romeo eta Julieta obraren egokitzapena eskainiko du Per Poc txotxongilo taldeak. Azkenik, TVEko El conciertazo, haurrei zuzenduriko musika klasikoko saioaren hainbat programa grabatuko dituzte Juan Jose Oconen zuzendaritzapean.


Enbaxadore lanetan

Gazteei begira prestaturiko ekintzez gain aurtengo kontzertuen artean Hego Amerikara egingo duten bira aipatu du zuzendari nagusiak. Bere hitzetan, «orkestraren nazioarteko presentzia garrantzitsua da. Euskal herriko enbaxadore sentitzen gara, ez dakit hala garen baina hala sentitzen gara, eta alor horretan bira egingo dugu». Sortu zenetik helburutzat izan du orkestrak euskal kulturaren enbaxadore izatea eta nazioarte mailan present egotea. Europako hainbat lurraldetan kontzertuak eskaini dituzte eta besteak beste, Alemanian, Britainia Handian eta Austrian izan dira. Hego Amerikan berriz, 2000. urtean izan ziren azkenekoz eta aurten berriro itzuliko dira hainbat kontzertu eskaintzeko. Brasilen, Uruguayn eta Argentinan izango da orkestra.

Aurretiko hitzaldiak
Musika entzuteko aukeraz gain, entzungo dituzten doinuak hobeto ezagutu ahal izateko informazioa jasotzeko aukera ere izaten dute kontzertuen aurretik gerturatzen direnek. Abonu denboraldiko zenbait kontzertutan emanaldiaren aurretiko hitzaldiak ere izaten dira. «Musikaren aurretik denbora bat badago eta denbora daukan horrentzat ondo dago informazioa ematea», dio Alberdik. Obrei buruz, bakarlarien inguruan eta musikari buruz hitz egiten da hitzaldi hauetan ondoren entzungo duten kontzertuan kokatu eta musikaren historia ezagutuz.

Lan gatazka
Urteurrenaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa beste gai batengatik ere albiste izan da azken asteetan. Joan den urtarrilaren 22an eskaini behar zuen orkestrak 2007ko abonu denboraldiko lehen kontzertua Donostiako Kursaal aretoan, baina bertan behera geratu zen musikarien greba zela-eta.

EOSeko langileek oinarrizko soldataren igoera eskatzeko egin zuten aipatutako lanuztea, zuzendaritzarekin egindako bileretan akordiorik lortzen ez zutela ikusi ondoren. Afera aspalditik dator, baina joan den urteko urrian langileek hedabideen aurrean egindako agerraldiaz geroztik abiadura hartu du. Ordukoan, soldata igoerarik egon ezean «neurriak» hartzeko prest zeudela adierazi zuten langileek, eta greba izan da norabide horretan emandako lehen urratsa.


ASTEKARIA
2007ko otsailaren 18a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude