Porro unum est necesarium


2021eko uztailaren 19an
Angel Erroren azken ttakuna irakurri dudanean, eta berak aipatzen duen Katuloren esaldiarekin «Atque ero gaude», latin ikasle (txarrak) gineneko garaiak etorri zaizkit gogora. Bazen esaldi famatu bat denok barre algaraka jartzen gintuena, eta hasi-masietan irakasle guztiek errepikatzen zigutena, gogoratuko zarete: «Mater tua mala burra est». Adibide polita zen konturatzeko sarri begi-bistan zegoena ez zela beti horren ageriko, zeren hiztegia atera, deklinabidea eta konjugazioak zorroztu eta, hara miraria, «zure amak sagarrak jaten ditu» esan nahi baitzuen.

Katulo zaharraren esaldi bitariko horrek ere badu funtsa, Iruña-Veleian aurkitua ez bada ere. Carmina baten azken ahapalditik aterata dago («kantua» esan nahi du carminak, Katulo ez zen galiziarra). Sirmio izeneko lur-muturrari eskainia dago kantu hori, hantxe baitzuen, esaten zaigunez, atseden hartzeko etxe bat, eta hara bildu zen batean idatzita dirudi, izan ere, halatsu dio: «zer une zoriontsuago dago kezkak kanpoan utzi, bihotza gaineko zamaz libratzen delarik, eta lur arrotzean sufritzez nekatuta, etxera iritsi eta gure ohantzean etzaten garen unea baino?».

Badu erotasunak bozkariozko egoerarekin parekotasunik. Maiz erotasun izpiak argitasun izpi dira. Erotasun damaren gorazarrez idatzitako liburu gogoangarri bat bada, zatika irakurtzen dudan aldi oro zoriontsu egiten nauena. Bazekien zerbait Rotterdameko naturak. Baina gu ez gara zoriontsu. «Kantu hau aditzen baduzue ere, ez esnatu ez urrikaldu, ez naiz, ez gara zoriontsu», kantatuko zukeen, Mikel Arregiri hitza hartuta, Imanol lagunak bere zurezko bozaz.

Atque ero gaude. Eta poztu zaitez, Sirmio ederra, zure nagusiarekin batera. Eta ero gaude. Bozkariozko erotasun puntu bat gorde nahi nuke, bai; gorde behar genuke, lur arrotzetan sufritzez nekatuta orain bezala etxeratu eta gure ohantzera erretiratzen garenerako. Nahiago denok ero bageunde, Angel. Erotasunez hordi. Kontua da erotasun gaizto batek erasanda bizi garela, pentsatuz eta Gure Kontu Santu hau dela munduak duen arazorik larriena, munduko gosearen gainetik, Ekialde Hurbileko, Irakeko edo Afganistango egoeren gainetik. «Nartzisismoa» da baitezpada gure gaitzaren izenetako bat, aspalditik gure artean inposatu dena -barka, niri ere ez zait hitza gustatzen. Gustura irakurriko nuke, bide batez esanda, gure historia triste honetan maiz erabili diren eta erabiltzen diren hitzen azterketa serio bat-.

Bitartean, Juan Bautista Agirre Asteasuko erretore zaharrarekin gogoratu naiz. Ez zen eroa, ez zuen erotasuna maite, ez hitzez behintzat, baina perla bitxi bat eman zigun opari, Lukasen Ebanjeliotik hartua hori bai, bere sermoi baten buruan: «Porro unum est necesarium». Demagun idazleak berak ematen duen itzulpena dela itzulpen leiala: «Egiteko bat bakarra da egiteko beharra». Norberak ikusiko du, gure kontura ekarrita, zein den hain zuzen egiteko hori. Horretan ere ez baikinateke ados jarriko. Baina demagun, hizkuntza ezkutu batez mintzatu zitzaigula Agirre. Edo latina horren ahaztua dugun honetan, mater tua mala burra est gure hasi-masietan bezala ulertuko bagenu Agirreren esaldia. Erotasun puntu baterako gonbita litzateke, erotasun pittin batek bozkarioa dakarrelako. Iheserako gonbita agian, betea ez bada ere, Sirmiorainokoa behintzat: nekatuta gaude eta ohantzea behar dugu. Bihar beste egun bat izango da, eta berrirotik hasteko aukera izango dugu. Emoistazu bada...


Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude