Fanatismoa euskaraz mintzo zenean


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Federalismoa eta sineskeria behe bretoieraz mintzo dira; emigrazioa eta Errepublikarekiko herra, alemanez; kontrairaultza, italieraz, eta fanatismoa, euskaraz». Bertrand Bareré diputatu frantsesaren hitz ezagunak dira. 1794an jaurti zituen, Frantziako Konbentzio Nazionalean. Leku berezia dute, euskararen eta euskaldunen kontra menderen mendetan egin diren irain, laido eta bidegabekeriak oro oroitarazteko gure liburu beltz eta zurietan.

Euskaltzale ikasiak ederki dakien gisara, Bareré ez dago bakarrik gure glotoziden zerrendako ohorezko lekuan. Haren ondoan, Henri Grégoire dago, apeza eta Konbentzio bereko partaidea. Bi diputatu horien arrazoietan errotu zen Iraultzatik hona Frantziak eta modu apalagoan Espainiak ere eremu urriagoko hizkuntzekin eraman duten politika suntsitzailea.

Komeni ez diren lanak hartu izanak eraman nau, ezustean, Bareréren eta Grégoireren jatorrizko testu osoetara. Ezusteagoan harrapatu nau bi testuen edukiak eta doinuak. Hitz gogor ezagun horietatik ondoriozta daitekeen ez bezala, ez Grégoire ez Bareré ez ziren euskaldun eta gainerako herri tikien gorrotoz ari. Maite zituztelako erauzi nahi zieten mintzaira ahotik.

«Herri gozo eta kementsua» deitzen ditu Grégoirek euskaldunak. Bareréren mihia ere ezti: «herri artzain eta nabigatzailea, inoiz ez esklabo ez jaun izan ez dena (...), gure despoten despotismoak sekula uztarpera ekarri ez duena». Eta are eztiago, euskararen gainean: «hizkuntza belarriarendako atsegina eta irudiz betea da, arbasoen oparia, beren jatorriaren zigilu eta ondare».

Alabaina Grégoire penaturik dago: «euskaldun anitzen artean fanatismoak aise egiten du habia, hizkuntzak traba egiten baitio argiaren hedapenari». Barerék xehetasunak ematen ditu: «euskaldunek apezak dituzte, eta apezak haien mintzairaz baliatzen dira jendea fanatizatzeko. Ez dakite Frantziako eta Errepublikaren legeen hizkuntza. Beraz, ikasi beharko dute». Frantziakoa ikasi eta, ahal izatera, berena ahantzi.

Errana da: Grégoire eta Bareré urrun dira etnozida bihozgabearengandik. Grégoire askapenaren teologiaren ordezkari izanen zatekeen gure denboretan. Ernesto Cardenal bat. Helder Cámara bat. Konbentzio Nazionalari patois delakoak aienatzeko neurriak eskatu zituelako dugu guk gogoan. Eta horrexegatik madarikatzen. Frantziako historia liburuetan, berriz, esklabotza legez kanpo uztea erdietsi izanak eman dio sarbidea.

Grégoirek hizkuntza tikiak galdu nahi baditu, aristokraziak herri xehea menpean atxikitzeko tresna izan ez zitezen galdu nahi ditu. Barerék bezala. Askatasunaren eta berdintasunaren amodioz, iraultzaren defentsan eta, jakina, beren hizkuntza frantsesaren handitasunaren eta edertasunaren miran ari ziren bi diputatu haiek. Euskararen gaur egungo apostolu franko bezalatsu, artetik errateko.

Grégoire eta Bareré infamiaren gure historia partikularrean sartu ditugu. Euskara fanatismoarekin eta atzerakoikeriarekin parekatu zuten, eta ez diegu barkatu. Badaezpada ere, ez diogu geure buruari galdetu arrazoi pixka bat bederen ez ote zuten. Lan, bertzalde, beltz egin dugu, bi diputatu haiek -eta haiek bezalako bertze batzuk?- gezurti uzteko, gure hizkuntzaren eta argien arteko ezkontza posible zela frogatu nahirik. Ez dugu ahalegin aski egin, ordea. Gaur egun, gure inguruan ditugu Grégoire eta Bareré tikiak. Oraingo hauek ere fanatismoa eta hertsikeria ikusten dute euskara dagoen lekuan. Horri aurre egin ezinak gehiago kezkatzen nau A eta B ereduak indarrean egoteak baino.


ASTEKARIA
2007ko otsailaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude