Kazetari zailduak eta umore freskoa


Prentsa idatzia: Felix Ibargutxi

Felix Ibargutxi legazpiarrak urte asko daramatza kazetari lanean. 1979an kazetaritza ikasketak amaitu zituen Nafarroako Unibertsitatean eta urte hartan bertan Zeruko ARGIAn erreportajeak egiten hasi zen. Orduz geroztik gaztelaniaz aritzen diren hedabideetan jardun du Ibargutxik, Eginen bere garaian eta El Diario Vascon orain.

Azken hedabide horretan, 1986an Zabalik izeneko gehigarriaren sortzaile eta kudeatzaile izan zen. El Diario Vasco egunkariak euskarari lekua emateko proiektu horren garapena bere esku jarri zuen. Gehigarria desagertuta, egunkariko ohiko orrietan du txokoa Ibargutxik. Gaztelaniazko itsasoan zorrotz eta oso hurbiletik landu du euskarazko kultur produkzioa. Egunerokoari ederki egiten dio jarraipena, baina badaki ezkutuan diren harribitxietara iristen ere. Ondo baino hobeto ezagutzen du Gipuzkoa, laneko eremua. Bertako kultura oro har, eta herri kultura argitara ekartzen ditu.


Telebista: Wazemank

Ezin ukatu arrakasta izan duenik, 2005eko udan hasi zenetik, ETB1eko umore saio honek. Guk audientzia datuak ez dauzkagu eskutan, baina kalean Wazemankek izan duen eragina begi-bistakoa da. Nola lortu dute halako arrakasta? Anjel Alkain zuzendariak dioenez, umore «freskoa, ganberroa eta gaztea» egiten dute. Euskal Herriko eguneroko gertaeretan oinarritzen dira eta zenbait esketx bertakoek ulertzeko modukoak dira, baina umore unibertsala ere lantzen dute. Futbola eta politika ez dituzte lantzen, aspergarriak iruditzen zaizkielako. Gainerakoan, telebista kate horretako beste saioen karikaturen bidez ere, ikus-entzuleen barrea edo irria eragiten saiatzen dira: Goenkaleko esketxak eginez, hainbat saiotako aurkezleak imitatuz... Euskaltzaindia ere ez dute bakean utzi, eta ez da harritzekoa. Hizkuntzari garrantzia handia eman diote eta oso ondo zaindu dute erabilera. Euskara zurrun eta akademikotik urrundu eta kaleko jendeak darabilen hizkerara hurbildu dira; euskara bizia erabili dute eta euskalkien zein herri hizkeren alde egin dute. Nola ez, hitz jokoek, esalmoldeek arrakasta handia izan dute, esan nahi dugu, kalean hitzetik hortzera entzuten direla «koxk», «eongo gatxik», «izan untsa» eta tankerakoak.


Irratia: Jojo Bidart

Jojo Bidart baigorriarrak 25 urte daramatza Irulegiko Irratian lanean, irratiak adina urte. 1981ean hasi zituzten emisioak Nafarroa Behereko Irulegi herrian, Menta izeneko baserrian. 1982an hasi zuten programazio finkoa. Fisika ikasi zuen Bidartek eta horregatik -dio berak- irratia abian jartzeko kontu teknikoetan buru-belarri aritu zen hasieran. Kazetari gisa ere hasi zen lanean apurka-apurka eta lan-taldea mardultzen joan denez, kontu teknikoei baino kazetari lanari lotu zaio. Politika, ekonomia eta sozial arloan aritzen da batik bat. Badago zeresana, «Iparraldeko barnealdea husten ari dela badira sektore ahulak, indarra galtzen ari direnak... badago zer kontatua». Eta ez da erraza batez ere barnealdeko jendea mintzaraztea, gutxi direlako eta elkar ezagutzen dutelako, kostaldean ez bezala. Iparraldean izaten diren mahai-inguruetan, askotan izaten da; batzuetan teknikari lanak egiten, irratirako grabatzen eta beste batzuetan moderatzaile. Esan digu moderatzaile ezetz, akuilatzaile lana egin behar izaten duela jendeak iritzia emateko pausoa eman dezan.


Internet: IKTeroak

Ordiziako (Gipuzkoa) Jakintza Ikastolak IKTak bultzatzeko asmoa agertu zuen duela bi urte. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak da IKT siglen esanahia. Nola lortu teknologien mundua irakaskuntzarekin uztartzea? Jokin Lacalle Jolaus irakaslea hasi zen gaiari tiraka eta laster Maite Goñi Sei eta Mikel Etxarri Magic gurdira igotzea lortu zuen. Helburua eskolako irakasleen zein ikasleen artean teknologia berrien eta irakaskuntzaren arteko harremana sendotzea zen. Ez zaie erraza egin irakasleengan eragitea, mundu hori arrotza zaielako eta norberak landutako gaiak, esate baterako Interneten partekatzea kosta egiten zaielako. Ikasleak hobeto moldatu dira, nahiz eta lanean hasi zirenean ezustekoak izan. Lacallek adierazi digunez, «jendeak uste du haurrak Interneten izugarri ondo moldatzen direla, baina messenger-ez, hotmail-ez eta word-ez gain ezer gutxi dakite». Baliabideak eskura jarri eta erakutsi egin diete ikasleei, beraiek aportatu, partekatu ditzaten edukiak, iritziak... Lacalleren ustez, «ikasleak eskolak hartzera ohituta daude, ikastetxera etorri, jaso eta etxera. Irakas eredu hori aldatu nahiko genuke». Eskolan, beraz, ari dira ikasleak eta irakasleak zirikatzen, baina erreakziorik bikainena eskolatik kanpo jaso dute, azken finean «euskal blogosfera existitzen delako» eta mundu horretako esperimentatuek segitzen dutelako IKTeroen bloga: http://ikteroak.blogsome.com>.


Publizitatea: Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Eta zuek zer? Horrela du izena Oarsoaldeko Euskara Batzordeak egindako kanpainak. Zuek hori gurasoak dira, haurrei euskaraz egiten dieten eta beraien artean gaztelaniaz egiten duten gurasoak. 2003an hasi ziren lantzen hizkuntzak familia transmisioan duen garrantzia Oarsoaldeko lau udalak (Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaia). Lau herrietako teknikariek badakite transmisioaren gaia konplikatua dela: familiaren alorrean sartu behar, are gehiago, bikote harremanen eremuan. Euskara Batzordearen helburua bikoteak hizkuntzarekiko hartzen duen jarrerak haurrengan duen eraginaz jabetzea da. Hori da lehen pausoa: guraso euskaldunek jakin dezatela bikote hizkuntza gaztelania baldin bada, huraxe bihurtuko dela etxeko hizkuntza. Sentsibilizazio lan hori urtetakoa izango da, Joxe Luix Agirretxe Euskara Batzordeko buruak azaldu digunez, «zirimiri efektua izan behar du».

Eta zuek zer kanpainan, besteak beste, irrati tarteak egin dituzte iazko iraila-urrian eta arrakasta izan dutela esan digu Agirretxek. Dirudienez, guraso dezentek gogoan hartu ditu honako esaldiak: «Euskara haurren hizkuntza al da? Euskara eskolan bakarrik erabiltzen den hizkuntza al da?».


Merezimenduzko saria: Aizu! aldizkari

AEKren Aizu! aldizkariak 25 urte bete ditu. Euskaltegietan euskara ikasteko ahaleginean ari ziren ikasleentzat tresna izan nahi zuen Aizu!k. 25 urteotan gauzak aldatu direla aitortu digu Eñaut Mitxelena aldizkariko koordinatzaileak, orain euskaraz trebatzeko baliabide askoz gehiago dago. Hala ere, hilero argitaratzen den aldizkariak hasierako funtzioa betetzen segitzen du: euskaltegietako ikasleei ikasketekin laguntzeko tresna da. AEKren euskaltegietako ikasle guztiek jasotzen dute aldizkaria eta sarritan ikasgelan bertan erabiltzen dute material gisa. Bistakoa da hori aldizkarian; elkarrizketa, erreportaje edo dena delakoetan, esate baterako, hiztegitxo batzuk ageri dira ikasleei laguntzeko. Idazteko orduan ere Mitxelenak esan digu estiloa zaintzen dutela, hau da, estilo sinplea, garbia erabiltzen saiatzen dira euskara ondo menderatzen ez dutenak hobeto molda daitezen. Aizu! ez da, ordea, ariketaz osatutako aldizkaria eta edukiek badute helburua: euskal kultura ikasleei gerturatzea. Gainera, irakurle bakarrak ez dira ikasleak, harpidetza sistemaz edozein herritarrek jaso dezake etxean Aizu! eta hainbat kioskotan ere eros daiteke.

AEK-k behin baino gehiagotan esan du albisterik onena euskaltegiak desagertu direla esatea izango litzatekeela, haien beharrik ez dugulako. Ez diogu opa Aizu!ri ateak ixtea, baina ederra litzateke euskara ikasleentzako baino, aldizkaria euskara ederki menperatzen duen irakurlearentzako izatea.


Azkenak
Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioa. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Eguneraketa berriak daude