Hiru sektoreetako datu nazionalak Gaindegiari esker


2007ko otsailaren 21ean
Azken hilabeteotan, euskal herritarrek hainbat komunikabidetan egiaztatu ahal izan dute, bi urte bete dituen behatoki sozioekonomikoak plazaratu berri dituen lanaren lehen datuak. (www.gaindegia.org). Dituen mugez gaindi, hainbat ekarpenen artean, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako estatistika sozioekonomikoak biltzea lortu du. Beraz, euskal herritarrei eta mundu osoari alor sozioekonomikoan eskaintzen zaizkien nazio mailako lehen estatistikak dira. www.datutalaia.net web gunean eskaintzen dira datuok.

Azkeneko datuak, euskal nekazaritza erroldari buruzkoak, joan den abenduan plazaratu dituzte. Nazio mailako estatistika horiei esker, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako benetako irudia ezagutu ahal izan dugu, baita Euskal Herriko etxebizitzena ere, 2001eko azken datuei dagokienez.

Bati baino gehiagori arraroa egingo zaio 2001eko datu estatistikoak ematea, datuok zaharkituta daudelakoan. Hala ere, kontuan izan behar da Euskal Herria zatitzen duten administrazioek, baliabide hobe eta handiagoekin ere, ez dutela 2001eko urtea baino datu gaurkotuagorik eskaintzen. Horregatik txalotzekoa da Gaindegiak egindakoa, lan eskerga egin baitu datuak ikertzen, biltzen, prozesatzen, baloratzen eta behar diren konparaketak egiten.

Gure irakurleak behatoki ekonomikoak emandako datu horietara hurbiltzeko, sektore bakoitzaren ondorio nagusiak batu ditugu ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datu Talaia eta Gaindegiaren web guneetara jo dezakezue.


Nekazaritza sektorea desagertu egingo ote da?

Gaindegiak emandako datuen arabera, euskal nekazaritza sektorea desagertzear omen da. Duela mende erdi baino gutxiagora arte, nekazaritza oso garrantzizkoa zen Euskal Herri osoan. Lehen sektorea, duela gutxi arte, euskal ekonomiaren oinarri zen. XX. mende erdialdera, lehen sektorea Euskal Herriko barrualdeko lau probintzietan nagusi zen. 1950ean Nafarroa Garaiko langileen %55 sektore horretan ari zen eta Arabakoen %43. Lurralde industrializatuenean ere, Bizkaian, langileen %19k nekazaritzan ziharduen. Egun, ordea, Euskal Herriko oso gutxik egiten dute lan sektore horretan, langileen %3 soilik.


Euskal industriaren zama

Euskal Herriko langileen %35,4 industrian aritzen da, Europar Batasuneko ehunekorik handiena da hau. Hala, Alemaniaren %33,5aren, Espainiaren %30,8aren eta Frantziaren %26,3aren aurretik gaude. Hala ere, 1975 eta 2001 urteen artean, Euskal Herriak langileen %33,45 galdu zuen sektore horretan, batez ere, industriaren birmoldaketagatik. Gipuzkoako Eskoriatza da, %39,8rekin, langile gehien dituen herria.

1975 eta 2001 urte arteko erkaketetan, Bizkaiak langileen %42 galdu zuen; Arabak, %36 eta Gipuzkoak, %32,3. Nafarroan, industrian galdu zen langile kopurua txikiagoa izan zen, %16,1. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan, erkaketak egiteko datu gutxiago dauden arren, esan daiteke murrizketa txikiagoa izan zela.


Zerbitzuak: hazkuntza handiena Lapurdin

Zerbitzu sektoreak langileen %61,6 darabil eta kostaldean da nagusi. Sektore honek zama handia du Lapurdin, azken hamarkadetan Bizkaia eta Gipuzkoaren aldean hazkuntza nabarmenagoa izan du. Hiriburuen artean ere, Lapurdiko Baionak du langile gehien sektore horretan.

Behatoki ekonomikoak azpimarratzen du zerbitzu sektoreak nekazaritza eta industriaren aldean izan duen gorakada geldiezina azken 25 urteotan. 1975ean, euskal langileen %38,5 baino ez zen ari lanean sektore honetan eta industrian aldiz, %53,2. 1991n, zerbitzu sektoreak askogatik gainditu zuen industria sektorea eta langileen %53,1 zerabilen. Datuok 90eko hamarkadan igotzen jarraitu zuten eta 2001ean sektore honek Euskal Herriko langileen %61,1 zerabilen.

Bost etxebizitzatik bat hutsik dago
Gaindegiak egungo gazteak kezkatzen dituen gai bat ere aztertu du: etxebizitzaren egoera. 2001ean Euskal Herrian 1.287.127 etxebizitza zeuden, eta bataz beste 2,8 bizilagun zituzten, Datu Talaiak emandako datuen arabera. Bizkaiak du etxebizitza gehien (467.850) eta gero Gipuzkoak (292.843), Nafarroak (254.954), Arabak (124.957), Lapurdik (126.366), Nafarroa Behereak (12.597) eta Zuberoak (7.560).

Euskal Herrian 245.422 etxebizitza daude hutsik. Honek esan nahi du bost etxebizitza familiarretik bat hutsik dagoela. Hala, etxebizitzen %80,9 baino ez da erabiltzen etxebizitza nagusitzat eta gainontzeko %19,1 hainbat modutara: bigarren etxebizitzatzat, turistei alokatzeko, espekulatzeko, eta abar. Euskal Herriko etxebizitza hutsen ehunekoa Europar Batasuneko bataz bestekoa baino handiagoa da, Europan etxebizitza familiarren %14 soilik baitago hutsik. Hurbilen ditugun bi estatuei begira, Euskal Herriak oso gutxigatik gainditzen du Frantziako Estatuko ehunekoa (han etxebizitzen %18 dago hutsik), baina Espainiar Estatukoa baino baxuagoa da. Azken horrek Europar Batasuneko ehunekorik handiena du, etxebizitza familiarren herena hutsik dago.

Nafarroa Garaiak (%26) eta Lapurdik (%25,1) dute etxebizitza gehien hutsik. Beste muturrean, Bizkaian, etxebizitza familiarren %15,1 daude egoiliarrik gabe, Euskal Herriko daturik baxuena. Gainontzeko herrialdean etxebizitza hutsaren ehunekoa %20 ingurukoa da: Nafarroa Beherean, %20,6, Zuberoan, %20,3, Araban, %18,2 eta Gipuzkoan %17,1. Herriak aztertzen badira, alde handia dago. Adibidez, Arrasaten (Gipuzkoan) edo Portugaleten (Bizkaian) etxebizitzen %10 baino gutxiago dago hutsik. Beste muturrean leudeke Abaurrepea (Nafarroa Garaian), %72,35ekin eta Donibane Lohizune (Lapurdin), %45,3rekin.


Azkenak
Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek “diktadore” deitu dio Zelenskiri eta Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude