Miranda de Ebron euskarak baditu 138 ikasle

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ikasleekin egon gara gu; laugarren mailakoekin euskaraz aritu gara eta ondoren, hasiberriekin hitz egin dugu gazteleraz, euskara zergatik ari diren ikasten galdetzeko. Bidelagun izan dugu Alvaro Ravelli irakaslea.

Rosa María Verdes Miranda de Ebrora ezkondu zen barakaldoarra da. Araban irakasle aritu zen garaian euskara behar zuen lanerako. Orain, haren beharrik ez duen arren, gehiago ikasi nahi du eta Hizkuntza Eskolako laugarren mailan dago. Badaki aukera gutxi duela Mirandan euskaraz aritzeko eta egindako saiakerak bertan behera geratu zaizkio. Bere haurrari euskaraz egiten saiatu zen eta parkean «erabat harrituta» begiratzen omen zioten. Lesakar auzokidearekin beste hainbeste egin nahi izan zuen eta gauza bera gertatu zitzaion, gainerako auzokideak «harrituta». «Harrituta» horrek zer esan nahi duen galdetu diogu: «Batzuk Euskal Herriarekiko oso aldekoak dira eta beste batzuk guztiz kontrakoak. Dena dela, orain jarrera zabalagoa da».

Cecilia Pérez bilbotarra da eta hogei urte baino gehiago dira Berantevilla herrian (Arabako Añanako Kuadrila) bizi dela. Ez du behar euskara, ez lanerako, ez Mirandan ezta Berantevillan ere, gustatzen zaiolako ari da ikasten. 15 eta 9 urteko alabak ditu eta nahiz eta Miranda de Ebron ikasten duten -legez euskarak ez du tokirik- irakasleari esker euskara pixka bat ezagutzen ari dira. Pérezek aitortu digu, alaben lagunak ikastolara joaten badira ere, alabek euskara ikasteko kuriositaterik ez dutela. Mirandarrek euskara hezkuntza sarean ikasteko Araban gertueneko aukerak honakoak dituzte: Ribabellosako eskola publikoan B eredua, Bastidan ikastola eta Argantzunen haur txikientzako euskarazko lerroa, pribatua.

Mari Carmen Silvariño Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskara ikasteari utzita egon ondoren, berriro heldu nahi izan dio, eta Gasteizko Hizkuntza Eskolan tokirik gabe geratu denez bera eta lagun bat Mirandara doaz eskolak ematera. Mirandan baino aukera gehiago du euskaraz aritzeko Gasteizen eta okasioak probesten ditu.

Nahiz eta guztien berri hemen eman ez, laugarren mailako bost ikaslerekin hitz egin dugu eta bostak jaiotzez bizkaitarrak edo arabarrak dira. Horietako batzuk ez dira bizi Mirandan, inguruko herrietan baizik. Horrelakoa da Miranda de Ebro. 40.000 biztanleko herri horretara jende asko joan da lan bila, batik bat industrian aritzeko. Mirandar askok berriz, Gasteiz aldera jo du EAEko gune administratiboaren erreklamoan, funtzionario postuak lortu nahian. Ondorioz, Ravelliren ikasle da Mirandako azukre fabrika ospetsuko langilea, Osakidetzako oposizioak prestatzen ari dena, eta mirandarra izan arren, Gasteizen unibertsitatean ari den ikaslea.


Hasiberrien arrazoiak euskara ikasteko

Lehenengo mailako ikasleen gelara egin dugu salto eta banan-banan galdetu diegu ea zergatik ari diren euskara ikasten. Erantzunak kolore guztietakoak. Ribabellosan bizi den Bego Gómez bilbotarrak lanerako behar du euskara. Cristina Núñez mirandar abokatuak oraingoz ez du behar euskara lanerako, baina Gasteizen lana egiten duenez, badaezpada hasi egin da. Maca Zarzosa mirandarrak frantsesa ikasteko asmoa zuen, «erabilgarriagoa» delako -zeharka begiratu diote ikaskideek, gordin esan duela iritziz edo-, baina lehengusuak bultzata euskarari heldu dio. Manu Morán ikasle helduena da, jubilatua, Leongo La Bañezakoa. Euskal Herriarekiko zorra aipatu du. Langile jendeak lortutako ongizatea, neurri batean, euskaldunoi zor omen zaigu eta hori nolabait ordaintzeko euskara ikastea erabaki du. Euskara zapalduari zerbait ekarri nahi dio, nahiz eta ikasitakoa ahaztu egiten zaion eta iazko lehenengo mailako azterketa ez duen gainditu. Luis Valencia mirandarrak bertako azukre fabrikan egiten du lan, ez du behar ez, euskara lanerako. Araba bertan dagoela gogorarazi du, euskal kultura gustatzen zaio eta euskara ere bai. Euskarak duen estigma negatiboa aipatu du eta hori gainetik kenduta aurrera egingo duela dio. Gasteizko Maite García Ribabellosan bizi da eta dakien euskara apurra Gasteizen ikasi zuen A ereduan. Senitartekoak ditu euskarari alergia diotenak, baina berak argi du, egunen batean haurrak izaten baldin baditu euskaraz hitz egitea nahiko luke. Eta Michele Martínez irlandarrak gaztelania ikasi nahi zuen Hizkuntza Eskolan. Gaztelania ez baina euskara irakasten da Mirandako Eskolan eta izena ematea erabaki zuen. Badaki mugan bizi dela eta ingeles irakaslea izanda oso litekeena da biharko egunean euskara behar izatea. Lagunek ohartarazi omen zuten: «Euskara oso zaila da, zoratuta zaude!».

Ferrobiarioak eta 14 urteko gazteak ikasle
Bigarren ikasturtea du euskarak Miranda de Ebroko Hizkuntza Eskola Ofizialean. Sorrera bitxia eta nahasia izan zen. Udalak berak jarri zuen iragarkia Arabako egunkarietan irakasle eske. Alvaro Ravellik eta Jon Belakortuk eman zuten izena -orain biak dira irakasle-. 2005-2006 ikasturtea berandu hasi zuten eta baliabide, egitarau eta gainerakoei dagokionez zerotik. Lehen hiru mailak eman zituzten. Orain, 2006-2007 ikasturtean, 138 ikasle ari dira ikasten eta laugarren maila ere ari dira ematen. Ravellik sinetsita esan die laugarrengo ikasleei datorren urtean bosgarrena ere izango dela -laugarrengo ikasleak ez daude hain konbentzituta-.

Ikasle dezenteren profila aipatu badugu ere, beste zenbaitenak aipatu dizkigu Ravellik. Badira 14-16 urte arteko gazteak. Arabako eskoletan A eta B ereduetan ari dira ikasten eta euskara hobetzera datoz eskolara. Guraso euskaldunen seme-alabak ere badoaz eskolara eta baita Gasteizen Hizkuntza Eskolan tokirik aurkitu ez dutenak ere. Arabako Errioxako eta Errioxako ikasleak ere badituzte. Irlandarra, asturiarra, galiziarra... ez dira falta. Iaz «beste fauna» bat izan omen zuten ikasle: ferrobiarioak. Miranda de Ebro tren geltoki oso garrantzitsua da Espainian eta Espainiako iparraldeko gunea hor dago. Ravellik ferrobiarioak marinelekin alderatu ditu; etxetik kanpo denboralditxo bat, batetik bestera... Langile valentziar bat izan zuen iaz ikasle Ravellik eta hala esaten omen zion: «Interbentoreak euskaraz baino ez du hitz egiten! Egunen batean istripuren bat izango dut! Euskaraz ez dakit ezer, valentzieraz nahi duzun guztia!».


Azkenak
Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-12 | Ibai Trebiño
Esku odoltsuen matxinada

Esku odoltsu bat sinbolo gisa erabilita, iazko azaro bukaeratik ustelkeriaren aurkako mobilizazio erraldoiak egiten ari dira Serbian, “blokada” izenpean, azken garaietan Europa zaharrean ikusitako handienak. Asanblearioak, masiboak, ideologiarik gabekoak... Bertatik,... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude