Liburutegia


2021eko uztailaren 28an
El perro en la niebla
Róger Lindo
Verbigracia
233 orrialde
15 euro


El Salvadorreko iraultza hura

Roger Lindok idatzitako El perro en la niebla nobelan, El Salvadorren 70eko hamarkadaren amaieran indarrean zegoen diktaduraren aurka altxa ziren emakume eta gizonezkoen historia islatzen da. Narratzailea, hemeretzi urterekin langileen mugimenduan sartzea erabakitzen duen ikasle bat da. Besteek baino gehiago jakingo duelakoan, hitzaldi bat ematera gonbidatzen dute une horretan daukaten egoitza sindikal bakarrera. Hitzaldiaren ondorioak ez dira inorentzat oso gogoangarriak izango, baina mutilaren bizitzan zeresan handia izango dute. Besteak beste, harrezkero erakunde hartako partaide bilakatuko da, langileen eta nekazarien mugimenduan parte hartuz, El Salvadorren eratuta dagoen mugimendu klandestinoaren kide bezala.

Nire zakurrarekin
solasean Frantziaz eta
frantsesetaz
Joan-Lluís Lluís
Gatuzain
140 orrialde / 10 euro


Katalan batek frantziarra ez izateko dituen argudio sendoak

Joan-Lluís Lluís Perpinyàn jaio zen 1963an, eta 1993an argitaratu zuen Aljeriako gerlan girotuta zegoen bere lehen eleberria, Els ulls de sorra. Sona handia lortu zuen lan horrekin, Ipar Kataluniako literatura katalanaren birsorkuntzaren adierazlea bilakatuz. 2002. urtean, Conversa amb el meu gos sobre Franç i els francesos liburua eman zuen ezagutzera, orain Edurne Alegriaren itzulpenari esker Gatuzain argitaletxeak Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz izenburuarekin aurkezten diguna. «Liburu hau panfleto bat da», aitortzen du egileak ezer baino lehen, bere asmoa Frantzia eta frantziarrak era errealistan azaltzea dela esanez, askotan errealitatea estaltzen duten hainbat mito, klitxe eta irudi tipikoetatik ihes eginaz.

Supositorioak otsoarentzat
Miren Agur Meabe,
Eider Eibar
Giltza
30 orrialde
7,80 euro


Gaixo dauden haur txikiei eskainia

Miren Agur Meabek sortu eta Eider Eibarrek marraztutako kontakizun samur hau bost urte inguru dituzten haurrei zuzendua dago eta ohean ondoezik sentitzen den umeari gerta dakizkionak islatzen ditu. Hauxe, adibidez: «Sukarra baduzu, eta eztul eta eztul ari bazara, bi gauza gerta litezke: supositorio bat ipintzea, edo ez ipintzea. Ipintzen ez badizute, lasai, ez da ezer gertatzen. Baina supositorioa ipintzen badizute, bi gauza gerta litezke: eztula eztitzea eta zu lokartzea, edo eztula ez eztitzea eta zu ez lokartzea». Okerrenera jarrita, eztularengatik eta sukarrarekin ondoezik dagoen haurrak izan ditzakeen amets gaiztoetan sortutako hainbat beldur bazterrera uzteko erak irudikatzen ditu. Esate baterako, gaixo dagoen umea beldurraren eraginez arrantzaka has daiteke, otsoa esnatuz, edo ez esnatuz.

Senez, 30. zenbakia
Batzuen artean
Cedro, Eizie
190 orrialde

Itzulpenari buruz egindako gogoeta

Senez itzulpen aldizkaria da, eta dagokion bezala, itzulpengintzaren gainean gogoeta egitea ezin atzeratuzko auzia dela irizten dio. Are gehiago, Euskal Herriaren antzera, egunero-egunero hizkuntza batean baino gehiagotan bizi beharrean dagoen herri txiki batean. Gauzak horrela, gogoeta hori egiteko hainbat gai eskaintzen dizkigu: Gerardo Markuletak euskaratu dituen Vicent Andrés Estellés valentziarraren poemetatik batzuk; Karlos del Olmok osatu eta Nahia Zubeldiak transkribatutako Lau belaunaldi euskal itzulpengintzaren inguruan; Erika Gonzalez eta Iñigo Errastik Roda P. Roberts-i egin dioten elkarrizketa; Bego Montoriok Itzul Baita euskal itzulpengintza zentroa dela-eta egin duen lana; eta bereziki interesgarria den Maite Imazen Itzulpengintzarako tresna informatiko lagungarriak, besteak beste.

Bilbao. Ehun paisaia
Jorge Moreno
Sua
128 orrialde
18,50 euro

Bilbaok erakutsitako ehun aurpegi

Bilbao ez da oso handia, munduko beste hiriburu batzuekin parekatzen badugu, baina Euskal Herriak duen hiririk handiena da, dudarik gabe. Jorge Morenok Sua argitaletxearen bidez eskaintzen dizkigun irudi ederrei esker, Bilbaok dituen ehun aurpegi desberdikin gozatu ahal izango dugu: hainbat eskultore ospetsuk hirian agertzeko espreski egindako lanekin, Areatzako zubia eta Arriaga antzokiarekin, San Antongo eliza eta zubiarekin, Bilbaok dituen hainbat kairekin, Guggeheim museoa gauez eta egunez ikusita, Erriberako merkatuarekin, Kafe Antzokiarekin, Bidebarrietako liburutegiarekin, Marijaiarekin alai doazenak begietsiz, Artxanda menditik ikus daitekeena geure eginez...


Graak!
Anjel Lertxundi, Antton Olariaga
Elkar
44 orrialde / 7,25 euro

Etxeko leihotik loroa sartu zitzaion mutikoaren istorioa

Triste eta kalera joateko gogo handiarekin somatzen zaio Anjel Lertxundik sortu eta Antton Olariagak marraztutako istorio honetan etxeko terrazatik kanpora begira aurkitzen dugun mutikoari. Arazotxo bat sortu zaio bere gurasoekin, eta zigortuta dago. Zer, eta terraza hortatik bertatik sartu zen loroari gertatu zaionagatik. Mutiko horrek asko maite du loroa, baina bere gurasoek uste dutenen kontra, ez daki non dabilen orain. Maureen O’Hara eta Errol Flynn protagonista diren film batean ikusi nahi luke.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude