Presioa etengabe handitzen zaie langabezian dauden herritarrei eta laguntza sozial publikoak kobratzen dituztenei. Elkarlanerako eta Garapen Ekonomikorako Erakundearen (OCDE, frantsesezko sigletan) adituek hori justifikatzen duten ikerketak, txostenak, prentsarako informazioak, politikoentzako mintzaldiak eta entsegu teorikoak prestatu dituzte. Neoliberalismoak mendebaldeko langileei urteotan zintzurra nola estutu dien argitu du Laurent Cordonnier ekonomialari eta irakasle frantsesak Le Monde Diplomatique hilabetekarian plazaratu duen «Guerre aux chômeurs!» (Eman gogor langabetuei, itzuli genezake) artikuluarekin.
Joera denean dago zabalduta, eta bere funts teorikoa honela laburbildu dute OCDEko adituek: «Lanerako adina duten pertsona askok beharrik egin ez eta laguntzak jasotzen dituztenez, lortu behar da laguntza hauek ez izatea oztopo enpleguarentzako». Nahasia izanik ere, esaldiak ez du zalantzarik uzten: langabetuei ematen zaizkien laguntzek kalte egiten diote enpleguari. Alegia, teoria horretan, diru-laguntzek handitu egiten dutela langabezia.
Cordonnier irakasleak Frantziako kasua aztertu du batez ere, gehien ezagutzen duena delako. Frantzian nabarmena da langabetuei gauzak estutu dizkietela urteotan. RMI famatua (gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera) behin eta berriro aldatu dute bere mekanismoetan, eta gaur 1990ean balio zuena baino %25 gutxiago balio du. Langabeziako soldatak ere murriztu egin dira: kobratu ahal izateko lehendik urte gehiagoz egin behar lan, langabezia aroa gutxitu, eta abar. «Sasi-langabetuak» ehizatzeko kontrolak asko zorroztu dira, eta edozein zalantzarik egonez gero, administrazioak dauka eskubidea langabe estatusa eteteko. Lan bila dabilen batek enplegu eskaintzari uko egiten dion bakoitzeko, jaitsi egiten zaio soldata.
Hori guztia gutxi balitz, urteotan auzitan jarri da laguntza sozialen funtzioa bera. Nicolas Sarcozy ekonomia ministro zenean egin zen Camdessus txostenean esaten zen, udalerriek langabetuei eskaintzen dizkieten laguntzak -janaritarako tiketak, autobus zerbitzua merkeago edo doan, eta abar- kaltegarriak zirela enpleguarentzako. Ikerketa horrek aitortzen zuen, hala ere, udal batzuek «zorionez» aurrea hartu diotela, herritar batzuek lanik ez egiteko balizko aitzakia horiek kenduz.
Langabetuentzako subsidio sistema osoa dago auzitan, Cordonnierren aburuz. Aipatu ikertzaile neoliberal horien iritziz, bi modutan larriagotzen dute laguntza horiek langabezia. Batetik, paroan dagoenari enplegu berria bilatzeko presa lasaitzen diote. Bigarrenik, lanik gabe bizitzea hain erosoa omen denez, benetako lanpostuen prezioa igoarazten dute. Beraz, horren arabera, langabetuak dira enplegu eskasiaren errudunak.
Baina gezurra da. Teoria horrek dioenaren kontra, bataz besteko soldatak jaitsi egin dira urteotan mendebaldean. Bestalde, egia balitz langabe askok nahiago dutela gizarteratzeko gutxieneko soldatarekin segitzea lana egin eta soldata kaxkarra jasotzea baino, hori egia balitz, gaur langabezia den baino askoz zabalagoa litzateke, milioika gehiago, kontuan izanik zenbat milioi ari diren gutxieneko soldata irabazten beren enpleguetan.
Ezingo zara geldirik egon
Beste kalkulu bat gehitu du Cordonnierrek teoriko neoliberal horien gezurra argitzeko: egia balitz (eta asko esatea da) langabetuen hamarretik batek ez dagozkion diru-laguntzak kobratzen dituela, Frantziak urtean horregatik 3.000 milioi euro galduko lituzke... eta aldiz, iruzur fiskalagatik Frantziak urtean 50.000 milioi galtzen ditu! Hori bai dela herritarrei «erantzukizuna» modu asimetrikoan eskatzea.
Baina «welfare state» edo ongizate-gizartea «workfare state» bihurtzeko ofentsiban aurrerago doaz teorikoak. Jadanik ez baitute eztabaidatzen beren ideien zuzentasuna, ideia horiek azkar eta errazen inplementatzeko modua baino. Irakurri OCDEko idatzi horietako baten pasarte hau: «Aldaketa estrukturalek hasieran kosteak dakartzate aurrerapenak baino gehiago, eta kontrako jarrera politiko gutxiago eragingo dute hasiera batean langabetuen bizkar egiten badira. Hauek, hain zuzen, enpresagizonek eta langileek baino ahalmen gutxiago dute erreforma blokatzeko moduko gehiengo politikoa antolatzeko, gutxiago direlako kopuruz eta askotan okerrago antolatuta daudelako». Katea begi ahulenetik nola hautsi, labur esplikatuta.
Gerra hori komunikabideetara zabaldu dela salatu du Cordonnierrek. Adibide bezala, Le Point astekariak arrabotsez publizitatu zituen «langabe profesional» baten memoriak, broma eta guzti, hilabetean 430 euro kobratuz, Estatuari iruzur eginez, bizitzeko sistema irri eragiteko gauza balitz bezala. Kazetariak aipatzen zituen, gainera, soldataz gain «erremista» horrek (RMIa kobratzen duena) zenbat laguntza dituen batetik eta bestetik: zerga gutxiago, autobus merkeagoak, eta beste. Baina bromak egiten hasita, astekariak publikatu zezakeen berdin-berdin, bere jabea den François-Henri Pinault jauna nola bizi den urtean bere enpresa taldeak pagatzen dion 140 milioi euroko soldatarekin, berak bakarrik pilatuz 10 milioi lanorduren saria.
Baina Gizarte Segurantzaren finantzak osatzeko, langabetuez gain beste herritar batzuk ere pertsegitzen dituzte urteotan neoliberalek: gaixotasun-bajan daudenak. Horretaz dosier argigarria plazaratu du Frantziako Le Plan B aldizkariak, La chasse aux malades du travail daramana izenburu. Honek plazaratu du nola 2006ko udaberrian aseguru etxeen patronalak eta bi mediku-sindikatu oso liberalek sinatu duten akordioa beren eskuetatik pasatzen diren langileen gaixoaldiak zorrotzago kontrolatzeko. Medikuek dirua aurreztuko diete aseguru etxeei, eta hauek kontsultako euro bat gehiago pagatuko diete.
Hitzarmen hori joera zabalago baten parte da, zeren eta Frantziako Gizarte Segurantzak bere osotasunean asko estutu baititu gaixoaldian dauden beharginen bizi-baldintzak. Horien etxeetan kontrolak urte gutxitan %50 ugaritu dira, 2004an Douste-Blazy ministroak ateratako lege baten arabera, gaixoak informazio pila bat luzatu behar dio ugazabari (baita ohetik jaiki ezinik badago ere)... Eta hori guztia gertatzen da prekarietate izugarria dagoen merkatuan, gaixoaldia hartzeagatik langile askok enplegua galdu dezaketenean.
Gizarte Segurantza pribatizatzen ari den honetan, gaixoen kontrolerako enpresak sortu dira. Frantziakoen artean, batek izen handia egin du: Securex. Gaixotzen bazara, zure aseguru-etxeak edo berdin enpresak, Securex bezalako bat kontratatu eta medikua bidaliko dizu etxera, edozein ordutan, kontrolatzera eta presio egitera. Horra ofizio berri bat: mediku-matoia. Horiek bai osagileak, baina «osatu» hitzak Bizkaian duen esanahiarekin: zikiratu, irendu.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]