argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a
Iñaki Arzoz artistak Diario de Noticias egunkarian: «Nafarroak ez du benetako kultur politikarik izan; elementu multzo baten inprobisazioa eta azpiegiturei dagozkien ekintza oso mugatuak besterik ez. Hainbat aukera galdu dira, besteak beste arte garaikidearen gaiarena. Denbora asko daramagu arte garaikideko zentrorik edo antzeko gauzarik gabe eta Espainiako erkidegoei dagokienez azkenetakoak gara, denbora baita gainerakoak eguneratu direla. Euskal Autonomia Erkidegoak Guggenheim, Artium eta Arteleku dauzka; eta guk ez dugu ezer».

Miguel Alfredo Hernandez 'Zirika' artistak Geu Gasteiz aldizkarian: «Gaur egun, gure (Gasteizko artiston) obrak erakustea gero eta errazagoa dela esango nuke (...) Hala ere, nik uste dut ni bezalako pertsonentzat zailagoa dela, hau da, ez profesional ez hasiberriak garenontzat. Erdibideko gauza falta da. Ez dugu Artiumen erakusketa bat egin nahi, baina ezta kafetegi txiki batean ere. Amarica aretoa bezalako gelak falta dira, esaterako. Are gehiago, bertako artea bultzatzea falta da, antza denez, artea beti kanpotik etorri behar den uste txarra nahiko zabalduta dagoelako».

Rober Vlasco zinemagileak Xirikan: «Orokorrean, kultur batzordeetako arduradunak politiko hutsak dira eta ez diote inolako garrantzirik ematen film ekoizpenei (...) Ez dago aurkeztutako lanak baloratzen dituen komiterik eta beraz kalitatezko lanak aurkezteak ez du jarraipen berezirik (...) EITBn ere ez dira ekoizpen zinematografikoaz kezkatzen. Horiek ere diru partida batzuk bideratzea derrigorrezkoa dute eta egiten duten telebistaren kalitate txarrarekin gertatzen den bezala, ekoizpen zinematografikoarekin ere edozein kaka babesteko gai dira irizpide txarra erakutsiz».

Xabier Agirrek Berrian: «Ni ez naiz hasiko negarrez, baina argi dago hemen ez dagoela estrategia orokorrik, ez behintzat musika alorrekoaren parekoa: kontserbatorio profesionalak, orkestrak... Oso ongi ikusten dut hori. Bakarrik diot antzerkiaren alorrean ez dagoela halakorik, ez dela lehentasuna».