Garaipenaren gozoa

Viena, 1683. Ilargi berriaren forma zuen opila sortu zuten. Urte horretarako dagoeneko turkiarrak Hungria mendean hartua zuten, Danubio ibaiak zeharkatzen dituen lurraldeak bezalaxe. Hurrengo helburua Viena eskuratzea zen.

Soldadu otomandarrek, Kara Mustafa visirra buru zutela, Austriako hiriburua setiatu zuten. Baina hiria erasotzeko hainbat saiakera eginda ere, ez zuten vienarren erresistentzia gainditzerik lortu. Gauzak horrela, ezusteko erasoa prestatzen hasi ziren; lurrean tunel bat egiten hasi ziren harresien azpitik pasako zen korridorea egin arte, modu horretan hirigunera sartu ahal izateko. Baina etsaiak ez zuen haien asmoen berri izan behar eta horregatik lanak soilik gauez egiten zituzten, Vienako biztanleak lo zeuden bitartean.

Ez zuten gogoan izan vienar gutxi batzuk goizeko ordu txikietan esna eta lanean ari zirenik. Hiriko okinek berehala entzun zuten hondeatze lanetan sortutako zarata eta aginte militarrari jakinarazi zioten. Horrela eman zioten buelta egoerari; vienarrak izan ziren turkiarrei ezustekoa eman zietenak eta setioa altxatzera behartu zituzten. Poloniako errege Juan III Sobieskiren zalditeriak borobildu zuen lana, indar otomanoak Austriako mugetatik kanpo egotziz.

Austriako enperadore Leopoldo I.ak okinei beraien ezinbesteko parte hartzea aitortu nahi izan zien eta hainbat pribilegio eta ohore eman zizkien, besteak beste, ezpata eramateko eskubidea. Esker onez, kristauen garaipena ospatzeko bi opil asmatu zituzten okinek. Bati enperadore izena ipini zioten. Besteari garaitutako etsaiaren banderaren itxura eta izena eman zioten: halbmond, ilberria alemanieraz.

Vienan opilek eta gozoek zuten tradizioa eta aniztasuna kontuan hartuta erraza da ulertzen berehala opil berriaren bertsioak azaldu zirela: bainila gehitu eta vanillekipfert deitu zioten; almendra usaina zuen opilari mandelbögen esaten zioten; intxaurrak eta eztia erantsita nussbeugela sortu zuten, eta bazen amapola haziekin egindako mohnbeugel delakoa ere. Denek mantendu zuten ilargiaren forma.

Berehala Austriako mugak gainditu eta opil berria Europa osoan (eta geroago munduan) zabaldu zen. Frantzian opilari izen berdina ipini zioten, baina frantsesera itzulita. Eta izen horrekin zabaldu zen gainerako herrialdeetan; egun croissant esaten zaio mundu osoan.

Vienako porrotarekin batera, Inperio Otomanoaren beherakada hasi zen. Baita croissantaren inperioaren loraldia ere.


Arrastoak

Carlos saenz de tejada (Guardia 1897-Madril, 1958) marrazkilariaren inguruko erakusketa ikusgai dago Gasteizko Artium museoan otsailaren 18a bitarte.

Arabarrak 15 urte baino gehiago eman zituen La Libertad egunkarian ilustratzaile moduan kolaboratzen. Bere marrazkietan (eskuineko irudian, adibidez) Saenz de Tejadak XX. mende hasierako Espainiako aktualitate politiko eta batez ere soziala islatu zuen eta errealitate horretara hurbiltzeko aukera eskaintzen du orain Gasteizko erakusketak.

Artiumek bere funtsetan ilustratzailearen 186 marrazki eta 3 koadro zituen gordeta, eta horiexek erakutsita atondu du erakusketa.


Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude