Atzo Ttunttun


2021eko uztailaren 27an
Atzo ttun ttun, gaur ere ttun ttun,
beti ttun ttun gaittun gu...

Arrazoi askorengatik gustatzen zait abesti hau. Ttun ahoskera horrek belarria laztantzen duelako. Parranda danbolinaren onomatopeia horrekin identifikatzen duelako. Eta neska gazteak direlako ttunttun ibilketaren protagonistak.

* * *

Txistulariok oso ezagun dugu beste doinu hau ere: Monzonen Minuetoa edo Bergara deitzen dena. Bizente Monzonek, Telesforo zenaren aitak, gaztea zelarik -1880 eta 1890 urteen artean- Bergarako danbolinari entzun zion jotzen Korpus bezpera batean. Doinuarekin maitemindu eta pianorako egokitzapena eginik, RIEVen eman zuen argitara. Handik urte batzuetara Jose Mari González Bastidaren moldaketa batez, famatu egin zen txistularien artean. Pieza ederra eta dotorea da. Baina zaila.

Donostian baziren hiru anaia, Iruretatarrak (Txetxu ikazkina, Anjel garraiolaria eta Iñaxio, biltegi bateko langilea) txistulariei ikasita, Monzonen Minuetoa aho ziztuka jotzen zutenak, hiru bozak eginez: batek lehenengo txistuarena, besteak bigarrena eta azkenekoak silbotearen boza egiteaz gainera, platertxo batean txanpon batzuen laguntzaz danborraren erritmoa ere osatzen zuen. Donostiako Txukun taberna zaharrean elkartzen ziren. Hura zen ttunttun txukun ibiltzeko era berezia.

* * *

Onofre Garraus izeneko doneztebetarrak, 1858.ean jaioa, hogei urte zituelarik Parisera jo zuen beka baten bitartez. Eta han Jaunsaras izeneko beste lagun doneztebetar eta Madrildar batekin hirukotea eratu zuen: Troupe Garraus edo Los tres bemoles izeneko talde komiko-musikala. Beraiek asmatutako tresna bereziez (Zartailogoa, arraisasofoia, pitxertxeloa...) eta ia pailazo gisan jantzita, jotzen zituzten musikarik ederrenak. Les luthiers-en aitzindari ezezagunak. Europan arrakasta handia lortu ondoren, Ameriketara jo zuten hura borobilduz: «El señor O. Garraus es un verdadero genio para la combinación de sonidos (...). Todo canta entre sus manos, porque estos Midas de la música son capaces de arrancar vibraciones sonoras del mismo pedernal». (La Nación, Buenos Aires, 1890-06-15).

Gure lagun Onofreren taldeak arrastoa utzi zuen Musikaren Historian. Pau Casals kataluniarrak -gehienentzat XX. mendeko txelojolerik onena- bere biografian aitortzen baitu talde honen eraginez aukeratu zuela biolontxeloa tresnatzat. Hara non 1886. urtean iritsi diren bere herrira pailazo musikal hauek eta Onofrek soka bakarreko erratzaren -txelo barregarria- agerpena egiten duen. Pau gazteak bat-batean ikusi du zer nahi duen. Hurrengo egunean aitari eskatu tresna horren antzeko zerbait egitea, aitak burutu eta hortxe abiatu zen mundu osoa emozioz betetzera eramango zuen ibilbidea. Ttunttun ona, Onofre.

* * *

Nikolas Ormaetxea, Orixe. Ederki ikusten da Euskaldunak poema luzean, danbolinteroak maite zituela. Bera ere saiatu zen txistu-danbolinaz jabetzen eta konfiantza handiko maisuarengana jo zuen, Isidro Ansorena gure aitonarengana alegia. Honek estima eta errespetu handia zion, baina ez zen zeharbidetan galtzen. Berehala ikusi zuen gaitza zela hura Nikolasentzat. Eta honela esan zion:

- Ez duzu erraztasunik txisturako. Baina erritmo zentzu ona duzu. Atabalarekin hobe ibiliko zara.

Eta horrelaxe egin. Nikolasek Isidroren hitzak ongi hartu eta gogoz aritu zen. Handik gutxira bazen gauza jende aurrean jotzeko. 1929.ean, Juan Ignazio Iztuetari Zaldibian eskaini zitzaion omenaldiaren bazkalondoan Txomin San Sebastian Astigarrako txistulari eta Isidrorekin batera, hantxe jo zuen. Argazkia badago, Txistulari aldizkarian bi aldiz argitara emana (38 eta 174 zenbakietan). Woody Allenek klarineta eta Orixek ttunttuna.

* * *

Nikolas, Monzontarrak, Iruretatarrak, Onofre, Txomin, Isidro, zer esanik ez neskatxa ttuntttunzaleak... denek berriro Pauri eragin nahiko liokete. Pau kataluineraz bakea da. Horixe. Eta Orixe.


Azkenak
Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude