Liburutegia


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Harold Pinter
Elkar
204 orrialde
15,05 euro

Nobel sariaren bost antzerki-lan

Jokin Zaitegi sariketa irabazi zuen Iñigo Errastik eta hari esker euskaratu ditu iaz literatur Nobel saria irabazi zuen Harold Pinter antzerki-idazle ingelesaren bost lan: antologiari izenburua ematen dion Maitalea, eta Lehengo denborak Harold Pinteren hasierako etapari dagozkio eta pertsonen arteko inkomunikazio arazoak lantzen dituzte. Alaska moduko bat, Festa giroan eta Mendiko hizkuntza lanak, berriz, geroagokoak dira eta arazo sozial eta politikoak erarik gordinenean agertzen dituzte. Harol Pinter Londresen jaioa da, 1930ean. Aktore hasi zen antzerkian, bere lanak sortu eta zuzentzeari ekin zion arte. Ideologia ezkertiarra du, eta inperialismoaren eta zanpaketa ororen aurka agertu izan da, batzuen mirespena eta besteen arbuioa jasoz.

Euskal Herrian barna
Santiago Yaniz
Sua
142 orrialde
32 euro


Euskal paisaiak agertzen dituzten liburua eta DVDa

Euskal Irrati Telebista eta Sua argitaletxearen artean plazaratu duten lana da Euskal Herrian barna. Viaje a la tierra de los vascos, euskal geografiako paisaiarik gogoangarrienak erakusten dituen kaxa modukoa. Samaniego herria eta Toloñoko medilerroa, zorabioa sortarazten duen Itxinako mendigunea, Elizondoko herria lainopean, Sorginetxe izeneko trikuharria arratsean, San Roke eta San Sebastian baselizak gauez... eta beste hamaika irudi liluragarri. Kaxa ireki eta, batetik, Santiago Yanizek bere argazkiekin osatutako liburua aurkituko du erosleak, eta bestetik EITBk eskainitako La mirada mágica saioaren hainbat irudi jasotzen dituen 50 minutuko DVDa. Lau hizkuntzetan editatu dute: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Denbora bateko zinema paperak. 1954-1961
Koldo Mitxelena
Alberdania
101 orrialde
8 euro

Mitxelenaren zine kritikak

Alberdania argitaletxeak Euskararen Donostia Patronatuaren laguntzaz plazaratu duen Denbora bateko zinema paperak 1954-1961 liburuan Koldo Mitxelenak garai hartan Egan aldizkarian argitaratu zituen zinema kritikak agertzen dira, euskara batuan emanak. Koldo Mitxelenak aitortzen duenez, beti izan zen zinemazalea, eta poz handiz onartu zuen Eganekoek aldizkariko zine kritikak egitea proposatu izana. Hain zuzen ere, Egan izan zen euskaraz lehenbiziko aldiz zinema-gaiak jarraikiro astindu zituen aldizkaria. Koldo Mitxelenaren kritikak jasotzen zituen liburua 1981ean kaleratu zen aurreneko aldiz, Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalari esker. Oraingo edizioan, kritika horiez guztiez gain, argitalpen hartarako Koldo Mitxelenak prestatutako hitzaurrea ere eskaintzen da.

Txalapartaren oihartzuna
Galo Martinez Urtaran
Gorbeia Taldea
94 orrialde
9 euro

Bizirik irauteko proposamena

Euskaldunok,bizirik iraun nahi badugu, Galo Martinez Urtaran arabarrak Txalapartaren oihartzuna. Euskaldunon komunitatea gorpuzteko jaia lanean egiten digun proposamena onartu eta aurrera eraman behar dugu, bestela, desagertu egingo omen gara. Hori dio euskararen gaineko saiakera honen egileak behintzat. Galo Martinez Urtarani euskararen egungo egoera oso kezkagarria iruditzen zaio eta horregatik egiten du haren azterketa sakona. Berak dioenez, euskara hilzorian dago; globalizazioa eta etorkinen hirugarren uholdea kolpe latzak omen dira euskararen osasunerako. Euskarak iraun dezan, euskaldunok jaiak antolatzea proposatzen du. Euskal komunitatearen sena biziberritzeko erarik onena hori omen da. Baita emakumeen askapenerako, lurra zaintzeko eta etorkinekin harreman solidarioak sortzeko ere.

Benito Lertxundi. Orioko Bardoa
Alvaro Feito
La Voz del Folk
472 orri./ 50 euro
11,50 euro


Benito Lertxundiren aitorpenak eta kantak

Mikel Markezek euskaratu duen Alvaro Feitoren Benito Lertxundi. Orioko Bardoa. Aitorpen eta testigantzak liburu mardulean egileak Orioko kantariaren ibilbide artistikoaren analisia egiten du, 60ko hamarkadaren erdialdean hasi zenetik, Ez Dok Amairuko garaiekin segi eta geroztik gaur arte bakarrean eraman duen bide emankorraren errepasoa eginez. Benito Lertxundiren diskografia osoa aletzen du Alvaro Feitok: hasiera bateko amodio eta protesta kantuak, eta geroko kantu tradizionalak, Zuberoako folklorea, euskal poeten lanak musikatzea eta Benito Lertxundi beraren sorkuntza lanak. Liburuan Orioko kantariaren bizitzako argazki dokumentu harrigarriak agertzen dira. y

Zergatik utzi....
Benito Lertxundi
La Voz del Folk
180 orrialde/ 18 euro


Orioko kantariaren berrogeita hamar kantu ezagunenak

LaVoz del Folk argitaletxe madrildarrak kaleratu duen Zergatik utzi kantatzeari? liburuan Benito Lertxundiren berrogeita hamar kanta ezagunenak daude jasorik, kantu bakoitzaren doinu, gitarrarako akorde eta hitzak eskainiz. Hitzen testuak euskaraz eta gaztelaniaz agertzen dira. 140 kantu inguru grabatu ditu Benito Lertxundik gaur arte, baina kantu horietariko batzuek bertsio berriak ezagutu dituzte, 1998an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu zuen Ahuen sinfonikoa, esate baterako.


Azkenak
2024-11-04 | Sustatu
Jokoteknia 2024 Bilbon egingo da azaroaren 9an

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]


2024-11-04 | ARGIA
Nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin dute Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


52 herrialdek NBEri eskatu diote Israel armaz ez hornitzeko

Turkiaren ekimena babestu dute nazioarteko herrialde ugarik, gehienak arabiarrak edo islamiarrak, baita Hegoafrika, Brasil, Kuba, Errusia, Norvegia eta Vietnamek ere, besteren artean.


2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Valentziako hondamendia:
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


Eguneraketa berriak daude