Zergatik egin behar dute gazteek euskaraz?


2007ko otsailaren 21ean
Azken hamarkadetan euskararen ezagutzak gora, baina, haren erabilerak maila bereko hazkunderik ez duela izan errepikatzen da askotan. Alabaina, hazkundea, hein handi batean, adin tarterik gazteenetatik egin den ekarpenari esker gertatu dela oso kontuan hartu beharko genukeela iruditzen zait, baita gure hizkuntzak eutsi ezinean edo gainbehera segitzen duen lurraldeetan ere. Horiek horrela, erabilera areagotzeaz dihardugunean belaunaldirik gazteenetan eragin beharraz ari gara, batez ere.

Halaber, bukatu berri den Durangoko Azokaren inguruabarrean euskaraz dakien hiztun-elkartea etengabe haziz doan arren, euskaraz ekoitzitako askotariko kultur produktuen kontsumoak nolabaiteko geldialdia nozitzen duela azpimarratzen duenik badago egon bazterretan. Beraz, belaunaldirik euskaldunenak gazteen multzoak osatzen duela azpimarratu dugularik, adin tarte horretan eragin beharko genuke, nonbait, kultur produktuen kontsumoan ere eragitea nahi bada. Eta hari berari tiraka antzeko beste hamaika kontu!

Euskararen indarberritzea lortzeko xedez jarduera askoren jomugan jarri ditugu, beraz, gazteak. Haien artean euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztela-eta gazte hizkeraz ere jarduten dugu helduok, sarritan gazteen artean interesik ez duten askotariko baliabideak sortuz eta hedatzen ahaleginduz, bidenabar. Gure begiekin, baloreekin epaitzen dugu haien jarduna. Baina, gure kezka zein epai horiek geureak ez besterik direla noiz ohartuko gara?

Euskararen indarberritze horren subjektu beharrean objektu bihurtu ditugu, beraz, gazteak. Izan ere, azaleratu nahi ez dugun oinarrizko kezka batek jaten digu barrua. Euskararen jabe diren gazteek euskaraz bizi nahi ote dute? Eta halako apusturik egina balute, horretarako heldulekuak ote dituzte? Izan ere, haien guraso gehienek euskararik ez dakitela edota euskaraz jakin arren, haien artean, gazteleraz edo frantsesez lasai antzean eta eroso ari direla, haien seme-alabak euskararen eta euskarazko irakaskuntzan matrikulatu dituzte, hori egia da, beraz, iduri luke haien gurasoek egin dutela, askotariko arrazoiengatik, euskararen aldeko ustezko apustua, baina, gazteek? Eta gurasoen ustezko apustu hori nahikoa al da?

Ikasgeletan euskaraz, baina, hortik atera bezain pronto mundu oso bat erdaraz dutela bizi direla, zergatik eta zertarako egin gutxi batzuek dakiten eta erabilera eremu urriak dituen hizkuntza batean? Izan ere, etxeko, lagunarteko, auzoko eta kaleko hizkuntza, eguneroko jardunean gazteek nagusiki edo soil-soilik darabiltenak faltan sumatzen dute gazteek, euskaraz jardun dezaten zuzenean edo zeharka barreiatutako sermoiak bainoago. Inguruabar horretan sakonduz, gizartearen erabateko gehiengoak gazteleraz eroso eta inolako trabarik gabe jarduten duenean, gure hizkuntzarekiko hil edo biziko erronka belaunaldi berrien esku hein handi batean utzita daukagunean, nola eskatu gainerakoei gu egiteko prest ez gauden esfortzua?

Gizarteak arian-arian berritu eta landu egin behar du euskaraz bizitzearen aldeko konpromisoa, haren indarberritzearen aldeko langintza, izatekotan, kolektiboa baita. Ezen, euskarak gu guztion premia baitu, egungo gizarteetan gutxiengo diren gazteena zein helduena, alferrik da, bestela. Baina, horretarako, egungo gizarteak, bestelako erreferentziei are irekiago azaltzen den gizataldeak, galdera bati erantzun beharko lioke ahalik eta azkarren, nire ustez. Euskararen normalkuntza, itxurakerietatik haratago, benetan nahi, bilatu gura dugu? Sinesten dugu horretan? Zergatik? Zertarako? Eta baiezkoa bada gure erantzuna, zein da, lagun hurkoaren bizkar norberarena ere den erantzukizuna utzi gabe, espazioak bete daitezen, bakoitzak dezakeen horretatik egiteko prest dagoen ahalegina?


Azkenak
EHUk eskolak ematea debekatu dio, behin-behinean, “mezu faxistak” zabaldu dituen irakasleari

Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]


Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024-09-30 | ARGIA
Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024-09-30 | ARGIA
Israelek dozenaka lagun hil ditu Libanon eta Yemenen, Hezbollah eta Hamaseko buruak tartean

Israelen bonbardaketek ez dute etenik. Beirut (Libano) eta Yemengo hainbat azpiegitura izan ditu jo-puntuan azken egunotan, eta dozenaka herritar hil erasoetan. Horien artean, Hezbollah erakunde xiitako buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil... [+]


2024-09-30 | ARGIA
Ultraeskuinak irabazi ditu hauteskundeak Austrian, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerraz geroztik

Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko... [+]


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima:
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Eguneraketa berriak daude